Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

Araizko Kablearen Eguna 2026: Malloko belarra kablez garraiatzeko sistema zaharra berreskuratu eta ezagutzeko jardunaldia

September 19 · 10:30 - 17:00

Datorren larunbatean, irailaren 19an, Araizko Kablearen Egunaren bederatzigarren edizioa ospatuko da Gaintzan. Jardunaldiaren bidez, XX. mendearen erdialdera arte Araizko Malloan erabiltzen zen belarra moztu, prestatu eta kable bidez bailarara garraiatzeko sistema ezagutarazi eta garai hartan lan horretan aritu ziren pertsonak omenduko dira.

Eguna Gaintza herrian hasiko da. Parte-hartzaileak herriko plazatik abiatuko dira oinez, 11:00etan, eta 1,5 kilometro inguruko ibilbidea egingo dute, 150 metroko desnibelarekin, Zezelainera iritsi arte. Ibilbidea porlanezko pista batetik egiten da.

Informazio gehiago: Prentsa-oharra – Kablearen Eguna, Kablearen Behatokia

Xehetasunak

Data:
September 19
Ordua:
10:30 - 17:00

Egoitza

Araitz
Gaintza, Navarra 31891 España + Google Map