Plazaola-Mendialdea Ezagutu programaren II. edizioa
July 25 - August 29

Plazaola-Mendialdeak «Plazaola-Mendialdea Ezagutu» programaren II. edizioa aurkeztu du, turismo erregeneratiboaren aldeko apustu sendoarekin.
«Gurea zainduz, gurean gozatuz» lelopean, udako sei esperientzia interpretatibo eskainiko dira lurraldeko natura eta ondarea ezagutzeko eta zaintzeko.
Uztailaren 25etik abuztuaren 29ra bitartean eskainiko diren esperientzia erregeneratiboek, Plazaola-Mendialdeko hainbat gune esanguratsu ezagutu eta zaintzeko aukera emango dute:
- Uztailak 25, 10:00etan – “Araitz: Harkaiztiak, noren etxe?” Gaintzako Kablearen Behatokian (Araitz) harkaiztietako hegaztiak behatzeko jarduera. Lurreko teleskopio eta prismatikoen laguntzaz, harkaiztietako hegaztiak behatzeko tailer praktikoa egingo da.
- Abuztuak 1, 10:00etan – “Uraren Zaindariak” Astitzeko (Larraun) Mendukiloko Kobetan. Ohiko bisita-ibilbidetik kanpo irteteko aukera izango da, altxor natural honen garbiketan laguntzeko. Era berean, gizakiaren presentziak kobazuloko ekosisteman duen eragina ezagutuko da.
- Abuztuak 8, 10:00etan – “Araxes: Ura, Industria eta Natura” Betelun. Araxes ibaiaren inguruko natura- eta industria-ondarea ezagutzeko bisita interpretatiboa egingo da. Jarduera amaitzean, ibai-piscinan bainua hartzeko aukera egongo da.
- Abuztuak 15, 10:00etan – “Larraun zaindu dezagun” Larraun ibaian egingo den hondakin-bilketa erregeneratiboa. Ibilbidea oinez hasiko da Iribastik, eta Allitik aurrera kanoaz jarraituko da.
- Abuztuak 22, 10:00etan – “Plazaola Sentituz” Lekunberrin, Plazaolako Bide Berdean egingo den bisita interpretatibo eta sentsoriala, irisgarritasunari arreta berezia eskainiz. Irisgarritasun-premiarik izanez gero, jakinarazi mezu bat bidaliz helbide honetara: erreserbak.plazaolamendialdea@gmail.com.
- Abuztuak 29, 10:30ean – Amaiera jardunaldia Plazaolako geltokian (Lekunberri). Programaren amaiera ospatzeko topaketa egingo da, argazki lehiaketarekin, sari-banaketarekin eta lunch batekin. Jarduera hau programako gainerako ekintzetan parte hartu duten guztiei zuzenduta dago. Jardunaldi honetarako ere aldez aurretik izena ematea gomendatzen da.
Jarduera guztietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da Nafarroa Ezagutu Sarearen erreserba-plataformaren bidez. Jarduera guztiak doakoak dira, Mendukiloko Kobetan egingo den “Uraren Zaindariak” esperientzia izan ezik. Halaber, “Araxes: Ura, Industria eta Natura” jardueran parte hartzeko Beteluko aparkalekua aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen da.
Informazio gehiago: Prentsa oharra, Kartelak