Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak emateko deialdia egin du 2022erako ingurumen-hezkuntza eta sentsibilizazioko, ingurumen-boluntariotzako eta herritarren zientziako proiektuetarako. Diru-laguntza horiek, 276.963,00 eurokoak, Nafarroako irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeei zuzenduta daude, ingurumena hobetzeko laguntza-helburuak lortzeko, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 60/2022 Ebazpenean (ekainaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen) jasotakoaren arabera.

Eskaerak aurkezteko epea utzailaren 26an amaituko da.

Eskaerak telematikoki egingo dira. Dokumentazioa dagokion fitxaren bidez aurkeztuko da. Aurkeztu beharreko dokumentazioaren fitxak posta Zerbitzuen Katalogoko ere deskarga daitezke.

Datorren ekainaren 30an, 18:00etan, Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko ekitaldi aretoan bilera egingo da deialdiari buruzko zalantza guztiak argitzeko. Bilera modu birtualean jarraitu ahal izango da, interesdunei emango zaien web loturaren bidez. Bileran parte hartu nahi duten guztiek izena eman beharko dute: https://forms.gle/hkdDTpEo9g2USrwu7

Informazio gehiago jar zaitez gurekin harremanetan eduamb@navarra.es helbide elektronikoan edo 848 424 909 eta 848 424 964 telefono zenbakietan.