Arantxa Arreguik, LURSAREA Agentziaren Lurralde Garapen Jasangarriaren ataleko burua, eta Valentín Garcíak, Falceseko Alkatea eta “Bisoiaren Lurraldea” Naturgunearen ordezkaria, La Muga izeneko  telebista-programan parte hartu zuten atzo.

“Bisoiaren Lurraldea” Nafarroako Explora Sarearen barruan dagoen naturgune bat da. Arga ibaiaren bazterretan luzatzen da lurralde hau, Falces, Funes, Marcilla eta Peraltako udalerriak lotuz. Bizikletetarako ibilbidea bertan egiteko lanak aurrera doaz herri hauetan . Proiektua lotuta egonen da tokiko nekazaritzako elikagaien eskaintzarekin (baratxuriak, olibak) eta familiendako aisialdirako eskaintzarekin (baserri-eskola eta kultur ondarea ezagutzeko  bisitak, eta abar).

Garapen jasangarria bultzatzeko kudeaketa daukaten Naturguneek, Gune Bereziek eta Ibilbideek osatzen dute Nafarroako Explora Sarea. Honen helburua da tokiko biztanleen bizi-kalitatea hobetzea, enplegu berderako sustapen lana egitea,  irisgarritasuna bultzatzea eta bisitariak erakartzea.

Esteka honen bitartez, Amaia Madinabeitiak zuzendutako La Muga telebistako-programa saio hau ikus daiteke:

http://www.natv.es/AlaCarta/A3583178-E196-FC46-6CFD097B55FF44F5/yt/wdsM9Ztqpqs/La-Muga-10012019-Parte-1

Esta web utiliza cookies. Puedes ver aquí la política de cookies    Ver
Privacidad