Prestakuntza hau Erriberriko Enozentrum-ean emango da. Adituak eta irteera praktikoak izango ditu, eta, sarearen espazioak eta haren kudeatzaileak ezagutu eta elkarlanean arituko zara.

Sakonduko dugun lurraldea Erdialdea, Izarbeibar-Novenera, Erriberagoitia eta Erribera izango dira.

Eskaerak jasotzeko prozesua Irailaren 13an amaituko da, eta parte hartu nahi duten guztiek INPRIMAKI honetan eman beharko dute izena.

Formakuntzaren ardatza lurralde horiek iraunkortasunaren inguruan dituzten benetako beharrak eta erronkak dira.

Ezagutu Sarearen guneen kudeatzaileekin lankidetzan, klima-aldaketarekin, erabilera publikoarekin edo lurraldearen kudeaketa iraunkorrarekin lotutako behar horiei aurre egiteko eta irtenbidea emateko proiektuak garatuko dira.

Talde-lana eta proiektuen garapena bezalako osagaiek benetako erronkei erantzungo dieten proposamenak sortzen lagunduko dizute.  Eginez ikasiko duzu, eta Nafarroako natura- eta ondare-guneekin zerikusia duten lehen mailako eragileekin harremanetan jarriko zara.

Jarraian, xehetasun guztiak biltzen dituen informazio-dokumentu bat erantsi da. Dossier eusk