Plazaola Turismo Patzuergoak, Sakanako Garapenerako Agentziak eta Aralarko Batasunak, uztaila eta iraila artean, dohako bisita gidatuak antolatu dituzte, Aralarko mendizerraren xarma ezagutarazi eta hartaz gozatzeko, eta inguru honen erabilera arduratsua eta errespetuan oinarritutakoa izateko helburuekin. Honekin batera, Aralarko San Migueleko santutegian informazio zerbitzua eskeiniko da. Bisitak dohainik izango diren arren, aldez aurretik izena eman beharko da, Miruaren bitartez, natura jarduerak, info@mirua.com-en edota 608 560 369 telefonoan.

15 irteera eskeintzen dira, mendizerra honen balio naturalen inguruan pentsatuak, eta paisaia eta habitaten (baso, geologi eta hidrologia) ezagutzan, zein landa eta animalia espezieen identifikazioan oinarrituak. Honekin batera, bertako biztanleek naturaz egindako erabilera eta bertatik ateratako baliabideei garrantzia ematen zaie, etnografia eta kulturari, 14.548 hektareatako gune naturalaren (Zaintza Berezirako Gunearen, ZBG)kudeaketa eta zaintza planei. 2014ean hartu zuen Nafarroako Gobernuak Aralar ZBGtzat, babestutako gune naturalen Natura 2000 europar sarearen baitan.  

Gaurko, zein abuztuaren 10 eta 19rako Iribaseko iturburuetatik 5 kilometrotako ibilibidea aurkezten da, iturri, dolina, sia eta hainbat zuhaitz espeziek osatzen duten multzoa ezagutu ahal izateko. Asteburu honetarako, iganderako, basoko sekretuak eta euren biztanleak ezagutzeko aukera ematen da, karsta, mendi zelaiak eta aintzinako erabileren testigantzak aztertu ahal izango dira, 500 metroko gehiengo desnibela izango duen 12 kilometrotako ibilbidean. 10.00tatik 17.00tara izango da Aralarko San Miguelen jarritako informazio gunetik aterata. Ekimen hau bera, abuztuaren  4, 17 eta 25ean eta irailaren 8an burutuko da. 

Uztailaren 27 eta abuztuaren 5 eta 24rako proposamena Aralarko dolmenetatik igaroko den 4 kilometrotako paseoa izango da, 10.00tatik 13.00tara edota arratsaldeko 17.00tatik 20.00tara. Irteera ere aipatutako informazio gunetik izango da. Azkenik, abuztuaren 28an, abuztuaren 11n eta irailaren 1ean, 8 kilometrotako eta 300 metroko desnibela izango duen txangoa prestatu da, pagadia eta harrizko ganga etxeak diren arkuek, ezagutu ahal izateko, eta kareharrizko mendigune honen eta zelaien ohiko erabilera eta kudeaketaren berri izateko.

INFORMAZIO GUNEA Udako hiru hilabeteetan, santutegiko sarreran egurrezko etxola bat jarriko da, arreta eta informazio zerbitzua Aralarko zerrako bisitariei eskainiz, eta lagundu, informatu eta gune natural honen eta inguruko Saka eta Plazaolako balioak ezagutarazteko helburuarekin. Horretarako Larraungo Udalak, Tokiko Inguru Giro eta Lurraldeen Ordenerako Zuzendaritza Orokorraren laguntzarekin, langileak kontratatu ditu, astelehenetik larunbatera 11.00tatik 18.00tara eta igande eta jai egunetan 10.00tatik 14.00tara.

ZENBAIT GAKO

15 bisita gidatu. Lau proposamenetan oinarritzen dira bisita gidatuak : Lehena, dolmenen ibilbidean, eta bigarrena Iribaseko Iturburuetarako ibilbideetan. Gero bi ibilbide luzeagorekin osaten dira, pagadiak, karsta eta begiratokiak eta aintzinako paisaiak ezagutzeko. 

Plaza mugatuak. Parte-hartzeko izena eman behar da info@mirua.como edo 608 560 369 telefonoan.