Allozko urtegiko bainu-eremua Lerate
Allozko urtegiaren ondoko naturagune berezia da, eta zerbitzu hauek ditu: aparkalekua, komunak, piknikguneak, bainu-eremuak, motorrik gabeko ontziendako eta ur-kirol askorendako ontziralekua, arrantza-eremuak eta abar. Ingurunea paisaia-balioagatik nabarmentzen da, baita turkesa koloreko uragatik eta Urbasa-Andia menditik gertu egoteagatik ere. Gainera, urtegi nabigagarria da, eta bertan dago Nafarroako Bela Eskola.
Ficha
Allozko urtegiko bainu-eremua (Lerate)Localización: Allozko urtegiko badia Gesalazko Lerateko Kontzejuan
Acceso:Lakar eta Aritzala herrien artean, NA-7320 errepidetik. - Allozko bainu-eremua (Gesalatz).
Accesibilidad:
Bi aparkaleku-plaza erreserbatu, zerbitzuetarako sarbidea eta komunera eta ontziralekura joateko bidexka irisgarria.
Socio de la Red Explora: Gesalazko Udala
Desarrollo ambiental
Guneak natura-ingurunea eta ingurune horrekiko zaintzak nabarmentzen ditu, kartelen, ingurumen-kontzientziazioaren eta "Zero hondakineko Allotz" izeneko hondakinen autokudeaketarako kanpainaren bidez. “Zentzumenen ondarea"ren balioa azpimarratzen da, eta, horretarako, zaratak arautzen dira.
Desarrollo social
Aisialdirako eta bizikidetzarako eremu bat sortzen du, eta bertan bisitarien eta herritarren arteko harremanak lantzen dira errespetutik eta guztion ongitik. Eremua publiko guztiendako irisgarria izan dadin eta zonakatutako hainbat gune sor daitezen lan egiten da.
Desarrollo económico
Tokiko sasoiko enplegu publikoa sortzen du, eremua zaintzeko eta bisitariak hartzeko. Zerbitzuen sektorean zeharkako hainbat lanpostu sortzen dira: ostalaritza eta jatetxeak, ur-kirolak, tokiko produktuen salmenta, etab.
Allozko urtegiko bainu-eremua Lerate
Allozko urtegiaren ondoko naturagune berezia da, eta zerbitzu hauek ditu: aparkalekua, komunak, piknikguneak, bainu-eremuak, motorrik gabeko ontziendako eta ur-kirol askorendako ontziralekua, arrantza-eremuak eta abar. Ingurunea paisaia-balioagatik nabarmentzen da, baita turkesa koloreko uragatik eta Urbasa-Andia menditik gertu egoteagatik ere. Gainera, urtegi nabigagarria da, eta bertan dago Nafarroako Bela Eskola.
Fitxa
Allozko urtegiko bainu-eremua (Lerate)Kokapena: Allozko urtegiko badia Gesalazko Lerateko Kontzejuan
Sarbidea:Lakar eta Aritzala herrien artean, NA-7320 errepidetik. - Allozko bainu-eremua (Gesalatz).
Irisgarritasun:
Bi aparkaleku-plaza erreserbatu, zerbitzuetarako sarbidea eta komunera eta ontziralekura joateko bidexka irisgarria.
Red Explora Nafarroako bazkidea: Gesalazko Udala
Ingurumen-garapena
Guneak natura-ingurunea eta ingurune horrekiko zaintzak nabarmentzen ditu, kartelen, ingurumen-kontzientziazioaren eta "Zero hondakineko Allotz" izeneko hondakinen autokudeaketarako kanpainaren bidez. “Zentzumenen ondarea"ren balioa azpimarratzen da, eta, horretarako, zaratak arautzen dira.
Garapen soziala
Aisialdirako eta bizikidetzarako eremu bat sortzen du, eta bertan bisitarien eta herritarren arteko harremanak lantzen dira errespetutik eta guztion ongitik. Eremua publiko guztiendako irisgarria izan dadin eta zonakatutako hainbat gune sor daitezen lan egiten da.
Ekonomia-garapen