Allozko urtegiko bainu-eremua (Ugar)

Allozko urtegia Deierri eta Gesalatz artean dago, eta Nafarroako garrantzitsuenetako bat da, ur gaziz betetako itsaso bat, egia esan, Riosalado ibaiak eta Ubaguak elikatzen dutena. Irantzuko lurretan dago. Bertan ekosistema aberatsa eta zaindua dago, eta haren urdin turkesako urek “bikain” kalifikazioa dute. Horrenbestez, leku ezin hobea da uretako kirolak eta jarduerak egiteko: bela, windsurfa, paddle surfa, piraguismoa, hidropedalak, parapenteko hegaldiak, arrantza... Naturagune bat da, aisialdirako toki bat, herritarrendako zein bisitariendako kirol- eta aisialdi-jarduerak dituena eta ostatuak eta arreta- eta informazio-zerbitzua eskaintzen dituena.

Ficha

Allozko urtegiko bainu-eremua (Ugar)

Localización: Allozko urtegia

Acceso:San Pedro 12 - Allozko bainu-eremua (Deierri). Aritzalatik hurbil dagoen sarrera.

Socio de la Red Explora: Deierriko Udala

Desarrollo ambiental

Andiako magaleko ingurunea, Riosalado eta Ubagua ibaien ibilguan dagoena eta natura- eta paisaia-balioak dituena.

Desarrollo social

Herritarrendako zein bisitariendako aisialdi-, jolas- eta kirol-eremua.

Desarrollo económico

Sortzen dituen lanpostu gehienak turismoarekin eta bisitariaren arretarekin lotuta daude. Bi kanpin eta hainbat landetxe daude. Lanpostuak sortu dira 2 aparkalekutan, bisitariei arreta eta ingurumen-alderdiei buruzko informazioa emateko.

Allozko urtegiko bainu-eremua (Ugar)

Allozko urtegia Deierri eta Gesalatz artean dago, eta Nafarroako garrantzitsuenetako bat da, ur gaziz betetako itsaso bat, egia esan, Riosalado ibaiak eta Ubaguak elikatzen dutena. Irantzuko lurretan dago. Bertan ekosistema aberatsa eta zaindua dago, eta haren urdin turkesako urek “bikain” kalifikazioa dute. Horrenbestez, leku ezin hobea da uretako kirolak eta jarduerak egiteko: bela, windsurfa, paddle surfa, piraguismoa, hidropedalak, parapenteko hegaldiak, arrantza... Naturagune bat da, aisialdirako toki bat, herritarrendako zein bisitariendako kirol- eta aisialdi-jarduerak dituena eta ostatuak eta arreta- eta informazio-zerbitzua eskaintzen dituena.

Fitxa

Allozko urtegiko bainu-eremua (Ugar)

Kokapena: Allozko urtegia

Sarbidea:San Pedro 12 - Allozko bainu-eremua (Deierri). Aritzalatik hurbil dagoen sarrera.

Red Explora Nafarroako bazkidea: Deierriko Udala

Ingurumen-garapena

Andiako magaleko ingurunea, Riosalado eta Ubagua ibaien ibilguan dagoena eta natura- eta paisaia-balioak dituena.

Garapen soziala

Herritarrendako zein bisitariendako aisialdi-, jolas- eta kirol-eremua.

Ekonomia-garapen