Bisoiaren lurraldea – Sotobajoko hezegunea

“Bisoiaren lurraldea - Sotobajoko hezegunea” naturagune bat da, “Aragoi eta Arga ibaien beheko tarteak” izeneko Batasuneko garrantzizko lekuan dagoena. Balio ekologiko handiak ditu, erriberako oihanak, ibar-basoak, ihitokiak eta makaldiak daudelako, eta horrek espezie askoren habitata errazten du; horien artean, bisoi europarra nabarmentzen dugu, desagertzeko arrisku handiena duen espezieetako bat baita. Eremu horrek bi bidexka ditu egokituta: bata 500 metrokoa da, eta mugikortasun urriko eta ikusmen-urritasuneko pertsonendako egokituta dago (informazio-panelak barne), eta bestea 2,5 kilometrokoa da, eta egokiagoa da bizikletaz edo oinez egiteko. Doako bisita gidatuak, urte osoan zehar. Hitzordua aldez aurretik eskatu behar da 698 95 37 41 telefono zenbakian edo oficinaturismo@falces.org helbide elekronikoan

Ficha

Bisoiaren lurraldea - Sotobajoko hezegunea

Localización: Sotobajo Arga ibaiaren ezkerraldean dago, Faltzes udalerriaren hegoaldean.

Accesibilidad:

Informazio-panelak braillez daude, eta ibilbide zabala eta mugatua da. Aparkalekuak egokitutako plazak ditu, baita biratzeko aukera ere egokitutako autobusendako.

Socio de la Red Explora: Faltzesko Udala

Desarrollo ambiental

Biodibertsitatea babestea eta kontserbatzea, ibai-eremu horretan bizi diren animaliek eta landareek beren biziraupena finkatu eta ziurtatu ahal izan dezaten; horrela, bisoi europarra desagertzeko arriskuak murriztuko dira eta ibaiaren dinamika naturala lehengoratuko da.

Desarrollo social

Herritarrei eta bisitariei eremu horren balioetara hurbiltzea laguntzea, egokitutako bidexken, bisita gidatuen eta sentsibilizazio- eta partaidetza-kanpainen bidez.

Desarrollo económico

Inguruko herrien ekonomia sustatzen duen eskaintza turistikoa izateaz gain, kanpoko zerbitzuak kontratatzen ditu programatzen diren jarduera batzuetarako.

Bisoiaren lurraldea – Sotobajoko hezegunea

“Bisoiaren lurraldea - Sotobajoko hezegunea” naturagune bat da, “Aragoi eta Arga ibaien beheko tarteak” izeneko Batasuneko garrantzizko lekuan dagoena. Balio ekologiko handiak ditu, erriberako oihanak, ibar-basoak, ihitokiak eta makaldiak daudelako, eta horrek espezie askoren habitata errazten du; horien artean, bisoi europarra nabarmentzen dugu, desagertzeko arrisku handiena duen espezieetako bat baita. Eremu horrek bi bidexka ditu egokituta: bata 500 metrokoa da, eta mugikortasun urriko eta ikusmen-urritasuneko pertsonendako egokituta dago (informazio-panelak barne), eta bestea 2,5 kilometrokoa da, eta egokiagoa da bizikletaz edo oinez egiteko. Doako bisita gidatuak, urte osoan zehar. Hitzordua aldez aurretik eskatu behar da 698 95 37 41 telefono zenbakian edo oficinaturismo@falces.org helbide elekronikoan

Fitxa

Bisoiaren lurraldea - Sotobajoko hezegunea

Kokapena: Sotobajo Arga ibaiaren ezkerraldean dago, Faltzes udalerriaren hegoaldean.

Irisgarritasun:

Informazio-panelak braillez daude, eta ibilbide zabala eta mugatua da. Aparkalekuak egokitutako plazak ditu, baita biratzeko aukera ere egokitutako autobusendako.

Red Explora Nafarroako bazkidea: Faltzesko Udala

Ingurumen-garapena

Biodibertsitatea babestea eta kontserbatzea, ibai-eremu horretan bizi diren animaliek eta landareek beren biziraupena finkatu eta ziurtatu ahal izan dezaten; horrela, bisoi europarra desagertzeko arriskuak murriztuko dira eta ibaiaren dinamika naturala lehengoratuko da.

Garapen soziala

Herritarrei eta bisitariei eremu horren balioetara hurbiltzea laguntzea, egokitutako bidexken, bisita gidatuen eta sentsibilizazio- eta partaidetza-kanpainen bidez.

Ekonomia-garapen