Buñuelgo El Verguizal-eko hegaztien behaketa puntua

Hegaztiak behatzeko gune interesgarria da, eta Erriberako hegazti behatokien sarearen parte da. Behaketa puntu hori Buñuelgo erdigunetik oso hurbil dago, "La arboleda" aisialdi gunearen ondoan. Han badira haurrendako parke berri bat, komunak eta eremu zabal bat, zuhaitz handiak dituena; horiek itzala eskaintzen dute, familian edo lagunekin une on bat igarotzeko. Toki horrek altuera baduenez, Ebro ibaiaren eta haren inguruaren ikuspegi onak izanen dituzu.
Ficha
Buñuelgo El Verguizal-eko hegaztien behaketa puntuaLocalización: 31540, Buñuel
Accesibilidad:
Behaketa-etxolara autoz joan daiteke, eta etxolak berak badu egokitutako kutxa bat, gurpil-aulkien erabiltzaileentzat.
Socio de la Red Explora: Consorcio EDER
Desarrollo ambiental
Eremuak aukera ematen du ibaien eta ornitologiaren gaineko hezkuntza lantzeko.
Desarrollo social
Udalerriaren erdialdetik hurbil dagoenez, eta Ebro ibaiaren bazterreko bidezidor batetik oso hurbil, mugarri garrantzitsu bat da bertako biztanleen paseoetarako, Quebradoko ibarbasoa, El Ramillo eta La Mejana zeharkatzeko aukera ematen baitu.
Desarrollo económico
Inguruko gainerako azpiegituren osagarri da (haurren parkea, autokarabanen gunea, Ebro ibaiko bidezidorrak...), eta bisitariarentzako eskaintza handitzea ahalbidetzen du; horrek turistak erakartzeko potentzial handiagoa dakar, batez ere autokarabanen guneko erabiltzaileak.
Buñuelgo El Verguizal-eko hegaztien behaketa puntua

Hegaztiak behatzeko gune interesgarria da, eta Erriberako hegazti behatokien sarearen parte da. Behaketa puntu hori Buñuelgo erdigunetik oso hurbil dago, "La arboleda" aisialdi gunearen ondoan. Han badira haurrendako parke berri bat, komunak eta eremu zabal bat, zuhaitz handiak dituena; horiek itzala eskaintzen dute, familian edo lagunekin une on bat igarotzeko. Toki horrek altuera baduenez, Ebro ibaiaren eta haren inguruaren ikuspegi onak izanen dituzu.
Fitxa
Buñuelgo El Verguizal-eko hegaztien behaketa puntuaKokapena: 31540, Buñuel
Irisgarritasun:
Behaketa-etxolara autoz joan daiteke, eta etxolak berak badu egokitutako kutxa bat, gurpil-aulkien erabiltzaileentzat.
Red Explora Nafarroako bazkidea: Consorcio EDER
Ingurumen-garapena
Eremuak aukera ematen du ibaien eta ornitologiaren gaineko hezkuntza lantzeko.
Garapen soziala
Udalerriaren erdialdetik hurbil dagoenez, eta Ebro ibaiaren bazterreko bidezidor batetik oso hurbil, mugarri garrantzitsu bat da bertako biztanleen paseoetarako, Quebradoko ibarbasoa, El Ramillo eta La Mejana zeharkatzeko aukera ematen baitu.
Ekonomia-garapen