Hegaztiak behatzeko gunea Tetonesko ibarbasoan
![caseta tetones 2-min – Marius Gutierrez Espinosa](https://redexploranavarra.es/wp-content/uploads/2022/08/caseta-tetones-2-min-Marius-Gutierrez-Espinosa.jpg)
Hegaztiak behatzeko gune interesgarria da, eta Erriberako hegazti behatokien sarearen parte da. Tuteratik 5 km eskasera dago; hiritik Castejónera doan bidearen eskuinaldean dago sarbidea. Lekune natural horretan hegaztiak behatzeko etxola bat prestatu da, eta bertatik uretako hegazti mota guztiendako bikaina den habitata ikus dezakegu, Ebro ibaiaren mendeetako dinamikak eta gizakiak natura-ondarea lehengoratzeko egiten duen ekintza eredugarriak osatua. Honako hauek dira paradisu natural txiki horretan erraz ikus daitezkeen hegaztietako batzuk: koartza gorria eta koartza hauskara, koartzatxo txikia eta koartzatxo itzaina.
Ficha
Hegaztiak behatzeko gunea Tetonesko ibarbasoanLocalización: Tutera
Accesibilidad:
Etxolaren barrualdea irisgarria da, eta ibilgailuz joateko aukera dago handik metro gutxira arte
Socio de la Red Explora: Consorcio EDER
Desarrollo ambiental
Espazio horrek aukera ematen du ibai-baliabideari, paisaia-baliabideari eta hegazti-faunari balioa emateko. Gainera, ibaiak leheneratzearen adibide ona da; izan ere, ibaiari askatasun-eremu bat ematen dio, uholdeak laminatzeko. Hori dela eta, naturaltasun pixka bat itzultzen dio ibaiari bere dinamikan, eta uholdeek eragindako kalteak saihesten ditu.
Ingurumenari dagokionez, ekosistema berri bat sortu da. Ekosistema horretan, uretako hegaztiak ez ezik, beste hegazti mota batzuk ere ugaritu dira, habiak egiteko edo elikatzeko leku aproposa aurkitu baitute bertan.
Desarrollo social
Tetonesko ibarbasoa herritarrek ezagutzen ez zuten gune bat zen, eta orain, hegaztiak behatzeko gune gisa balioa eman zaionez, elementu garrantzitsu bihurtu da turismoa eta ingurumena dinamizatzeko. Balioetako bat da hegaztien behatoki bat eskaintzea hirigunetik gertu.
Desarrollo económico
Sarbide libreko gunea denez, herritar guztiendako irisgarria, elementu osagarri bihurtu da turismo- eta ingurumen-jardueretarako.
Hegaztiak behatzeko gunea Tetonesko ibarbasoan
![caseta tetones 2-min – Marius Gutierrez Espinosa](https://redexploranavarra.es/wp-content/uploads/2022/08/caseta-tetones-2-min-Marius-Gutierrez-Espinosa.jpg)
Hegaztiak behatzeko gune interesgarria da, eta Erriberako hegazti behatokien sarearen parte da. Tuteratik 5 km eskasera dago; hiritik Castejónera doan bidearen eskuinaldean dago sarbidea. Lekune natural horretan hegaztiak behatzeko etxola bat prestatu da, eta bertatik uretako hegazti mota guztiendako bikaina den habitata ikus dezakegu, Ebro ibaiaren mendeetako dinamikak eta gizakiak natura-ondarea lehengoratzeko egiten duen ekintza eredugarriak osatua. Honako hauek dira paradisu natural txiki horretan erraz ikus daitezkeen hegaztietako batzuk: koartza gorria eta koartza hauskara, koartzatxo txikia eta koartzatxo itzaina.
Fitxa
Hegaztiak behatzeko gunea Tetonesko ibarbasoanKokapena: Tutera
Irisgarritasun:
Etxolaren barrualdea irisgarria da, eta ibilgailuz joateko aukera dago handik metro gutxira arte
Red Explora Nafarroako bazkidea: Consorcio EDER
Ingurumen-garapena
Espazio horrek aukera ematen du ibai-baliabideari, paisaia-baliabideari eta hegazti-faunari balioa emateko. Gainera, ibaiak leheneratzearen adibide ona da; izan ere, ibaiari askatasun-eremu bat ematen dio, uholdeak laminatzeko. Hori dela eta, naturaltasun pixka bat itzultzen dio ibaiari bere dinamikan, eta uholdeek eragindako kalteak saihesten ditu.
Ingurumenari dagokionez, ekosistema berri bat sortu da. Ekosistema horretan, uretako hegaztiak ez ezik, beste hegazti mota batzuk ere ugaritu dira, habiak egiteko edo elikatzeko leku aproposa aurkitu baitute bertan.
Garapen soziala
Tetonesko ibarbasoa herritarrek ezagutzen ez zuten gune bat zen, eta orain, hegaztiak behatzeko gune gisa balioa eman zaionez, elementu garrantzitsu bihurtu da turismoa eta ingurumena dinamizatzeko. Balioetako bat da hegaztien behatoki bat eskaintzea hirigunetik gertu.
Ekonomia-garapen