Urederraren iturburuko harrera-gunea
Urederraren iturburuko harrera-gunea erreferentziazko lekua da “Urederraren iturburua” natura-erreserbara doan mendi-ibili ofiziala egiteko. Guneak zerbitzu hauek ditu: bisitariei informazioa eta arreta emateko zentro bat, ibilgailuendako ordainpeko aparkaleku bat, bizikletendako doako aparkaleku bat, bi komun publiko, eta mahaiak eta bankuak dituen piknikgune bat. Gainera, natura-erreserbako bisitarien kudeaketa-zerbitzua egiteagatik nabarmentzen da. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ezarri du eguneko 500 pertsona sartuko direla gehienez.
Ficha
Urederraren iturburuko harrera-guneaLocalización: La Fuente kalea 121-A. 31272 Bakedao. Ameskoabarrena
Accesibilidad:
Harrera-gunearen eraikinak gurpil-aulkiak sartzeko arrapala bat du, eta komunetako bat egokia da mugikortasun urriko pertsonendako.
Socio de la Red Explora: Bakedaoko Kontzejua
Desarrollo ambiental
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan dihardugu “Urederraren iturburua” natura-erreserba bisitatzeko egungo araudia kudeatzen: eguneko 500 pertsona sartuko dira gehienez, naturagune babestu hori masifikatzea eta, ondorioz, narriatzea eragozteko.
Desarrollo social
Natura-erreserbako bisitariei harrera, arreta eta informazioa ematen zaizkie Ameskoa ibarreko eta aldameneko eskualdeetako turismo- eta ingurumen-alderdiei buruz. Gainera, harrera-gunea irisgarria da mugikortasun urriko pertsonendako.
Desarrollo económico
Gune horrek lanaldi osoko zuzeneko 4 lanpostu sortzen ditu: horietako bik urtebeteko iraupena dute, beste batek sei hilabetekoa eta besteak, berriz, hirukoa. Gainera, ibarreko establezimenduei buruzko informazioa ematen da, establezimendu horiei publizitatea eta sustapena eginez.
Urederraren iturburuko harrera-gunea
Urederraren iturburuko harrera-gunea erreferentziazko lekua da “Urederraren iturburua” natura-erreserbara doan mendi-ibili ofiziala egiteko. Guneak zerbitzu hauek ditu: bisitariei informazioa eta arreta emateko zentro bat, ibilgailuendako ordainpeko aparkaleku bat, bizikletendako doako aparkaleku bat, bi komun publiko, eta mahaiak eta bankuak dituen piknikgune bat. Gainera, natura-erreserbako bisitarien kudeaketa-zerbitzua egiteagatik nabarmentzen da. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ezarri du eguneko 500 pertsona sartuko direla gehienez.
Fitxa
Urederraren iturburuko harrera-guneaKokapena: La Fuente kalea 121-A. 31272 Bakedao. Ameskoabarrena
Irisgarritasun:
Harrera-gunearen eraikinak gurpil-aulkiak sartzeko arrapala bat du, eta komunetako bat egokia da mugikortasun urriko pertsonendako.
Red Explora Nafarroako bazkidea: Bakedaoko Kontzejua
Ingurumen-garapena
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuarekin lankidetzan dihardugu “Urederraren iturburua” natura-erreserba bisitatzeko egungo araudia kudeatzen: eguneko 500 pertsona sartuko dira gehienez, naturagune babestu hori masifikatzea eta, ondorioz, narriatzea eragozteko.
Garapen soziala
Natura-erreserbako bisitariei harrera, arreta eta informazioa ematen zaizkie Ameskoa ibarreko eta aldameneko eskualdeetako turismo- eta ingurumen-alderdiei buruz. Gainera, harrera-gunea irisgarria da mugikortasun urriko pertsonendako.
Ekonomia-garapen