Nafarroa Ezagutu sareak, Iddeas Fundazioaren eta Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiaren eskutik, “Desgaitasuna duten pertsonekiko tratua eta interakzioa ingurune naturaletan” izeneko prestakuntza antolatu du. Prestakuntza 5 orduko tailer bat izan da, Nafarroa Ezagutu sareko naturaguneetako kudeatzaileei eta kontratatutako langileei zuzendu zaie, eta eskema hau izan du:

  • Zerbitzu inklusiboen hastapenak.
  • Desgaitasun fisikoa, ikusmenekoa, entzumenekoa eta/edo intelektuala dituzten pertsonekin elkarreragiteko modua.
  • Errepasoa test dinamikoan.

Prestakuntza 2022ko uztailaren 27an egin zen, Nasuvinsa-Lursarearen egoitzan. Izan ere, hura aritzen da Nafarroa Ezagutu sareko idazkaritza tekniko. 15 kudeatzailek hartu dute parte prestakuntzan, baita Sareko guneetako lan-kontratudun batzuek ere.