Joan den irailaren 28an Sakana, Aralar eta Plazaolan “dinamizazio jasangarria” izeneko jardunaldia ospatu zen Lakuntzako Kultur Etxean. Jardunaldian zehar, 2022ko udan Sakana, Aralar eta Plazaolako naturguneetan baita Lizarraldea eta Bidasoakoetan ere lanean aritu diren Ezagutu Sareko Iraunkortasun teknikariek egindako lanaren emaitzak eta ateratako ondorioak aurkeztu ziren. Horrez gain, Aralarren pandemia baino lehen egindako “Aralarren diskurtso-komunikatiboa” lana aurkeztu zen, baita “Nafarroa Ezagutu Sarea” elkartearen beraren azalpen bat ere.