Erdialdeko Ibilbideen Sarea

Nafarroako Erdialdeko Ibilbideen Sarea izeneko ibilbideak turismo aktibo eta jasangarrirako bi espazio batzen ditu, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoak sortuak azken urteotan. Alde batetik, Erdi Aldea BTT Gunea dago, 2020an inauguratua; eta, bestetik, “Erdialdetik oinez” bidexken sarea, 2022an inauguratua. Erdialdeko Ibilbideen Sareak balioa ematen dio gure lurraldeko ondare natural, kultural eta historikoari, eta jarduera jasangarriak sustatzen ditu zailtasun-maila desberdinetako ibilbideen bidez, bai ibiltariendako, bai BTT zaleendako, ibilbideak beren egoera fisikora eta trebetasunera egokitu ahal izateko. Era berean, bi guneetarako kudeaketa planak honako hauen babesa du: parte hartzen duten udal-erakundeak, ostalaritza- eta turismo-establezimenduak, mendizale eta BTT zaleen elkarteak eta gure lurraldeko boluntarioak, funtsezkoak direnak gure ibilbideak behar bezala mantentzeko. Erdialdea Nafarroako Erriberaren eta Pirinioetako lehen mendilerroen arteko trantsizio-eremua da, eta bertako baldintza klimatologiko eta orografikoek gure lurraldea leku bereziki egokia bihurtzen dute ibilbide horietaz gozatzeko. Gainera, kultura-ondare zabala duten herriak bisitatzeko aukera ematen du (Erriberri, Uxue, Artaxoa, Gares), bai eta horietan gastronomiaz eta ardoez gozatzeko ere. Erdialdeko Ibilbideen Sarea sare bat da, bere izenak adierazten duen bezala, gure lurraldeko herri garrantzitsuenetako batzuk lotzen dituena.

Ficha

Erdialdeko Ibikbideen Sarea

Localización: Nafarroako Erdialdea

Accesibilidad:

Partzuergoaren turismo-informaziorako gunea, harrera-guneetako bat dena, guztiz irisgarria da. Ibilbide-tarte batzuk ere horrelakoak dira.

Socio de la Red Explora: Consorcio de Desarrollo de la Zona Media

Desarrollo ambiental

Erdialdeko berezko paisaia (“bocage” edo mosaikoa) ezagutzea, eta Erdialdeko landa-espazioa behar bezala kudeatzea, BTT eta mendi-ibilien jarduera zuzenduz ingurumenean eragin txikia duten ibilbideetan barna.

Desarrollo social

Espazioaren kudeaketan lurraldeko pertsona askok hartzen dute parte, beren borondatez, eta pertsona horiek bereziki beharrezkoak dira ibilbideak kontrolatzeko. Erdialdeko Ibilbideen Sareak ibilbideetarako irisgarritasuna hobetu nahi du, baita irisgarritasuna erraztuko duten ekimenak garatu ere, ibilbide horiek inklusiboagoak izan daitezen.

Desarrollo económico

Bi web-orri sortu dira, bat espazio bakoitzerako, landing page bakar baten bidez lotuak. Web-orri horietan, gure lurraldeko baliabide turistiko guztiei buruzko informazioa eta haien webguneetarako estekak daude: landetxeak, hotelak, ostatuak, jatetxeak eta turismo-jardueretako enpresak. Horrela, gure lurraldean jarduera horiek (BTT eta mendi-ibiliak, kasu) egitera animatzen diren pertsonek eroso eskura dezakete informazio hori. Bestalde, bi guneetan “Ibilbideen lagunak” diren establezimenduak ditugu, zerbitzuen plus bat ematen dietenak gure lurraldera turismo aktiboa egitera hurbiltzen direnei. Hona hemen establezimendu horiek ematen dituzten zerbitzuetako batzuk: bizikletak zaintzea, bizikletak garbitzea, konponketa-zentroak, kirol-jarduerarako egokiak diren gosariak eta abar.

Erdialdeko Ibilbideen Sarea

Nafarroako Erdialdeko Ibilbideen Sarea izeneko ibilbideak turismo aktibo eta jasangarrirako bi espazio batzen ditu, Nafarroako Erdialdea Garatzeko Partzuergoak sortuak azken urteotan. Alde batetik, Erdi Aldea BTT Gunea dago, 2020an inauguratua; eta, bestetik, “Erdialdetik oinez” bidexken sarea, 2022an inauguratua. Erdialdeko Ibilbideen Sareak balioa ematen dio gure lurraldeko ondare natural, kultural eta historikoari, eta jarduera jasangarriak sustatzen ditu zailtasun-maila desberdinetako ibilbideen bidez, bai ibiltariendako, bai BTT zaleendako, ibilbideak beren egoera fisikora eta trebetasunera egokitu ahal izateko. Era berean, bi guneetarako kudeaketa planak honako hauen babesa du: parte hartzen duten udal-erakundeak, ostalaritza- eta turismo-establezimenduak, mendizale eta BTT zaleen elkarteak eta gure lurraldeko boluntarioak, funtsezkoak direnak gure ibilbideak behar bezala mantentzeko. Erdialdea Nafarroako Erriberaren eta Pirinioetako lehen mendilerroen arteko trantsizio-eremua da, eta bertako baldintza klimatologiko eta orografikoek gure lurraldea leku bereziki egokia bihurtzen dute ibilbide horietaz gozatzeko. Gainera, kultura-ondare zabala duten herriak bisitatzeko aukera ematen du (Erriberri, Uxue, Artaxoa, Gares), bai eta horietan gastronomiaz eta ardoez gozatzeko ere. Erdialdeko Ibilbideen Sarea sare bat da, bere izenak adierazten duen bezala, gure lurraldeko herri garrantzitsuenetako batzuk lotzen dituena.

Fitxa

Erdialdeko Ibikbideen Sarea

Kokapena: Nafarroako Erdialdea

Irisgarritasun:

Partzuergoaren turismo-informaziorako gunea, harrera-guneetako bat dena, guztiz irisgarria da. Ibilbide-tarte batzuk ere horrelakoak dira.

Red Explora Nafarroako bazkidea: Consorcio de Desarrollo de la Zona Media

Ingurumen-garapena

Erdialdeko berezko paisaia (“bocage” edo mosaikoa) ezagutzea, eta Erdialdeko landa-espazioa behar bezala kudeatzea, BTT eta mendi-ibilien jarduera zuzenduz ingurumenean eragin txikia duten ibilbideetan barna.

Garapen soziala

Espazioaren kudeaketan lurraldeko pertsona askok hartzen dute parte, beren borondatez, eta pertsona horiek bereziki beharrezkoak dira ibilbideak kontrolatzeko. Erdialdeko Ibilbideen Sareak ibilbideetarako irisgarritasuna hobetu nahi du, baita irisgarritasuna erraztuko duten ekimenak garatu ere, ibilbide horiek inklusiboagoak izan daitezen.

Ekonomia-garapen