Ezagutu Sareak antolatutako lehiaketen berri eman nahi dizuegu. Hauek, Gune Naturalak eta Singularrak kokatzen diren udalerrietako eskola eta institutuetarako prestatu dira, baliabideen berri emateko eta parte-hartzaileen ikuspuntua jasotzeko.

  • Neska-mutikoak, gidari: zure ingurunea ezagutu eta ezagutarazi, Lehen Hezkuntzako (5º eta 6º maila) eta DBHko (1º eta 2º maila): Txango bat prestatzea Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak bizi diren eremuan, Nafarroako beste eskualde batzuetako umeek txango hori egin ahal izateko eta gauzatzen diren txangoetako gidari bihurtzeko.

Txangoak zehaztasun guztiak jaso beharko ditu, Nafarroako eskualdeetako hiriburuak abiapuntu hartuta. Hona hemen: Erdialdea-Izarbeibar, Erribera-Erriberagoiena, Arga, Ega, Pirineoaurrea-Pirineoak-Zangoza eta Sakana.

Honela honako hau jaso behar du:

  • Ibili beharreko distantzia eta bidaiaren denbora eskualde bakoitzetik.
  • Txangoaren kostuak; horren barne daude garraio kostuak, bisita gidatuak, otorduak (proiektuan proposatzen badira), etab., eta, azken finean, prezio osoa pertsonako (20-25 pertsonako taldeak izanen dira).
  • Ibilbidea eta bisitatuko diren tokiak: eremuan barnako ibilbide osoa eta bisita bakoitzaren eta txango osoaren denborak.
  • Bisitatuko diren toki guztien deskribapena.
  • Zure eremua bisitatzeko gonbidapena: alderdirik erakargarrienak nabarmenduko dira, baita ikusi eta gozatzen ahalko dituztenak ere. Publizitate-iragarkien moduan.

 

  • Erredakzio digitalen lehiaketa: etorri gu bisitatzera (Lehen Hezkuntzako 3º,4º,5º y 6º y  eta DBHko 1º y 2º ikasleentzat):

 

Erreportajea egitea Lehen Hezkuntzako eta DBHko umeak bizi diren eremuko naturagune eta gune berezi bati edo batzuei buruz, parte hartzen duten ikasleen adin bereko umeentzat.

Erreportajean testua eta argazkiak sartu behar dira eta, bidaia-erreportaje baten moduan, saiatu behar da adin bereko umeak erakartzen guneak bisita ditzaten eta aurkeztu beharreko lanak proposatzen dituen esperientziak egin ditzaten.

Honako hau proposa daiteke: txangoak, jarduerak, ostatuak; janaria erosteko, otorduetarako edo lo egiteko tokiak; bisitaldiak museoetara edo artisauengana, baratzeetara… Alde horretatik, baloratutako da datu erabilgarriak ematea, besteak beste, web-guneak, bidaia liburuak, blogak eta abar, irakurleek informazio gehiago izan dezaten eskualdeari buruz.

 

  • Nafarroa Ezagutu Sareko blog lehiaketa: DBHko 3. eta 4. Ikasmailetako eta 1º Batxilergoko ikasleentzat

 

Blog bat sortzea, wordpress erabiliz, gazteak bizi diren eremuko naturagunei eta gune bereziei buruz; erreportajea eta argazkiak sartu behar dira, eta, aukeran, bideoa, gonbita egiten duena inguruneko guneak eta hurbileko herriak bisitatzeko, baita parte-hartzaileen eskualdeko guneek eta herriek eskaintzen dituzten esperientziak gozatzeko ere: natura, gastronomia, produktu eta plater tipikoak, folklorea, ohiturak, kultura, bisitaldiak, jaialdiak, bizimoduak, eta abar.

Bloga eginen da wordpress.com plataformatik abiatuta eta haren barnean sartu beharko da gutxienez sarrera bat, parte hartzen duten ikasleen biziguneari buruzko erreportaje oso batekin, hurbileko naturaguneak eta gune bereziak barne.

Nahitaez testua eta argazkiak sartu behar dira eta, aukeran, bideoak.

Erreportajearen xedea bidaia-gida bat sortzea da; talde bakoitzak aukeratzen ahalko du nola egin erreportajea, bai eta norendako den ere. Izan ere, praktikoa izan daiteke, edo bizipenetan, esperientzietan oinarritua, edo pertsonala… Edo zenbait estiloren konbinazioa.

 

Azken finean, helburua da publikoa erakartzea parte-hartzaileen bizigunea eta naturaguneak eta gune bereziak bisitatzera.

Bestalde, parte hartzen duten ikastetxeen artean “Esploratzaile Txartela” banatuko da.

Esploratzaile Txartelak, Nafarroako gune Natural eta Singularretara egindako bisitaldiak jasoko ditu, lekuko arduradunek txartelan zigilua jarriz. Ideiaren oinarria, eskualde ezberdinetako ikastetxeen bitartez, Esploradore Txartela bultzatu eta haurrek bere tokiko ibilbideak eta Nafarroa Explora sareko beste ibilbideak egitera animatzea da.

Aldi berean, zigilu txiki bat banatuko zaie Sarearen kideei, honekin haurren txartelak zigilatuko dira txango edo bisiten ostean.

Lau ibilbide egiten dituzten haurrak Esploradore diploma jasoko dute. Txartelak, 8 lauki izango ditu.

Lau zigilu lortzean, zinezko esploradorea izango da eta “Esploradore Diploma” jasoko du, datuak azkeneko bisitaren sareko operadoreari edo web-orrialdean emanez. Lortzen dutenek etxean jasoko dute egiaztatzeko diploma. Urtebetean 8 laukiak betetzen dituztenen izena eta argazkia web-orrialdean jakitera emango dira “Ohore esploradore” atalean (hautazkoa, adingabekoak izanez).