Autoa gutxiago erabiltzeko kontzientzia sortzeko deia, bizikleta eta hankak erabiltzearen alde hirian, landa eremuan eta baita turismoa egiten ere.
Seguraski entzun duzu Europako Mugikortasun Astearen inguruan. 1999. urtean jaio zen Europar Batasunean eta aurten 20 urte bete ditu. Helburuak hasierakoa jarraitzen du izaten: arduradun politikoei zein herritarrei sentsibilizatzea autoa hirian erabiltzearen ondorio negatiboez erabilera irrazionala denean, bai osasun publikoarentzat zein ingurumenarentzat. Horrez gain, helburua da garraio publikoa, bizikleta eta oinez joatearen onuren inguruan hausnartzea eta garraio horiek sustatzea.
Udalei eragiten die ekintzak, eta urtero, bertako kolektiboekin elkarlanean maiz, programak egiten dituzte kontzientziazioa lortzearen alde. Adibidez, Nafarroako Erriberako Corella edo Tutera herrietan jarduerak egiten dituzte. Tuteran Biciviernes delakoak egiten dituzte, eta Corellan bizikletaren eguna ospatu zuten 254 parte hartzaileekin.
Nafarroa Ezagutu Sarean ekimen hauek guztiak babesten ditugu, ez bakarrik gure hirietako bizitza kalitatea eta gure osasuna hobetzen dutelako, baizik eta aukera ematen digulako gure landa ingurua ezagutzeko ingurumena errespetatuz. Gainera, horrela erabakitzen dutenek esperientzia estua lortzen dute naturarekin, eta tokian tokiko herritarrek egiten dituzten jardueren inguruko ezagutzan sakontzen dute.
Aukerak ez dira falta. Hainbat egunetako ibilaldiak egin daitezke Frantziako Done Jakue bidean, edo Nafarroan dauden GR ibilbide zaharrak jarraituz. Beste aukera batzuk ibilaldi laburrak egitea dira, hala nola, Leurtza, Irantzu ibaiko arroila edo Argaren ibai parkea ezagutuz.
Nafarroako Ibilbide Sareak kultur-natura ondarea berreskuratzen dituzten ibilbideak batzen ditu, aisialdi osasuntsu eta mugikortasun jasangarriaren aldeko aukera diren bitartean, lurralde garapena lagunduz.
Badago non aukeratu: