Errok larunbat honetan Amerikara joandako euskal artzainen jaia ospatuko du. Pirinioetako hainbat udalerritako milaka pertsonak haien herriak utzi zituzten Atlantikoaren beste aldera joateko. Horietako 500 artzain presente egonen dira Erron larunbat honetan eta hamaika jardueren bidez haien bidaia gogora ekarriko dute, eta, aldi berean, etxerako itzulera.
Irailaren 7an, larunbatarekin, 10:00etan iritsiko dira parte hartzaileak eta hamaiketakoarekin ekinen diote egunari. Gainera, goizean jarduerak egonen dira Erroko plazan eta eskoletako lorategian. Erakusketak, argazkiak eta bideoak ez dira faltako.
11:15etan elizan kontzertua egonen da Bankako Menditarren eskutik. 12etan, aldiz, meza nagusia ospatuko dute Auzperriko abesbatzarekin. 13.30etan highballekin brindisa egonen da eta bazkaria egonen da. Amaitzean, zozketen txanda iritsiko da Joxe Angelen musikarekin lagunduta. 19.30etan, berriz, autobusak herrietara itzuliko dira.
Amerikara joandako Pirinioetako artzainen datuen bilketa egiten ari dira. «Aldizkaria argitaratu dugu eta Nafarroako hainbat zonaldetan argibide-panelak jarriko ditugu», azaldu dute Euskal Artzainak Ameriketan taldekoek.
Horrez gain, hainbat unibertsitateko ikertzaileek osatutako Laia ikerketa taldearen laguntzarekin, ‘Artzain amerikanoaren bidea’ garatzeko asmoa dute, lagundu nahi duten udalek haien bailaretako migrazioaren inguruan informazioa jasotzeko eta balioan jartzeko. Horrez gain, bildutako informazio guztia ezagutarazteko museoak aurreikusten dira. Erro eta Aezkoako ibarrek dagoeneko interesa agertu dute, eta behin datu eta argazkien bilketa amaituta, kolaborazio kontratuak sinatuko dituzte.
Laia ikerketa taldeak egun hau babesten du. «Laia jaio zen Amerikako Estatu Batuetara joandako Nafarroako migrazioa aztertzeko eta lan egin nahi du helburu bera duten beste erakundeekin. Zentzu honetan, eskertu nahi diogu Euskal Artzainak Ameriketan elkarteari ikertzeko dokumentazioa erakusteagatik datu basea egiteko, eta laguntza eman digulako emigratu zuten testigantzak lortzeko (horietako asko artzainak). Azken batean, Nafarroako kultura izan dena ezagutarazteko. Horrez gain, Nevadako Unibertsitateko Center for Basque Studies sailari eskertu nahi diogu akademia babes teknikoa emateagatik proiektu honetan».
Iturria: diario Vasco. www.diariovasco.com