Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Lekunberriko Plazaolan “Gaztashow” ekitaldia egingo da larunbata honetan

April 6 · 17:00 - 20:30

Lekunberriko Plazaolako geltoki zaharrean (turismo bulegoa dagoen eraikinean) “Gaztashow” ekitaldia egingo da apirilaren 6an, larunbata, 17:00etatik aurrera. Ekitaldi horretan hainbat jarduera egingo dira: Idiazabal gazta dastatze profesional bat, “Plazaola” pintxoaren aurkezpena Iñaki Andradas eta Luken Vigoren eskutik (Baserriberrri jatetxea), gazta dastatzea eta saltzea, eta umorezko monologoa Alazne Etxeberria aktorearekin. Alaznek berak parte hartuko du pintxoaren aurkezpenean, Larraun-Lekunberri bailarako gaztandekin batera. Gaztagileek, umoretsu, artzaintzan eta gaztagintzan izandako esperientziak kontatuko dituzte. Larraun-Lekunberriko trikitilariek musika nota jarriko dute arratsaldean. Informazio gehiagorako eta dastatzeko edota pintxoa aurkezteko izena emateko 639 418 463 telefonora deitu behar da. Informazio gehiago: PRENTSA OHARRA GAZTASHOW LEKUNBERRI_ eusk – ACC

Xehetasunak

Data:
April 6
Ordua:
17:00 - 20:30

Egoitza

Navarra España