- ekitaldia hau amaitu da.
Araizko Kablearen Eguna 2025
20 September, 2025 · 10:30 - 17:00

Datorren larunbatean, irailak 20, Malloko belarra garraiatzeko sistema zaharra oroitzeko asmoa duen ekitaldi berezi honen zortzigarren edizioa eginen da Gaintzan, Araizko bailaran.
Egun honek helburu garrantzitsuak ditu, belaunaldi berriei transmititu nahi zaizkienak:
- Bailarako landa eta natura ondarea berreskuratzea eta sustatzea.
- Baserritarren kultura eta, horrekin batera, baserrietako nekazaritzako elikagai osasuntsuen ekoizpena ikustaraztea eta zabaltzea.
- Araizko bailarako kultur eta turismo sustapena, bailarako eta zonalde osoko turismoa bultzatuz,
landetxe, zerbitzu, jatetxe eta abarren bidez.
Informazio gehiago: PRENTSA OHARRA KABLE EGUNA 2025