- ekitaldia hau amaitu da.
Arribe-Araitzek Mendialdeko merkatu ibiltariak inauguratuko ditu apirilaren 21ean
21 April, 2024 · 11:00 - 14:30

Datorren igandean, apirilak 21, Araitzek Mendialdeko merkatu ibiltarien egutegia inauguratuko du 21 artisau posturen parte-hartzearekin, bisitariei beren produkturik onenak eskaintzeko. Era berean, ibarreko artzaintza-tradizioa ikusiko da Arribeko plazan, ardiak mozteko antzinako moduaren erakustaldiarekin eta lortutako artiletik abiatuta haria egiteko partaidetza-tailerrarekin. Informazio gehiago ondoko prentsa oharrean.