Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

BUELTAN DA “MENDIALDEKO AZOKA IBILTARIA” 2025erako AZOKA EGUTEGI ERAKARGARRIAREKIN

13 April, 2025 · 11:00 - 14:00

Ohi bezala, azokek beste jarduera tematiko batzuk izango dituzte, ekimen hau aberastu eta sendotuko dutenak. Aurten, ekimenaren 6. edizioa ospatzen da, eta oraingoan Beteluk emango dio hasiera edizio berri honi. Apirilaren 13an izango da, igandea, Beteluko plazan, goizeko 11:00etatik aurrera.

Mendialdeko Azoka Ibiltaria apirilaren 13an izango da, eta jaialdi kutsu berezia izango du, folklorearekin lotuta. Bertan, dantza tradizionalak eta musika izango
dira protagonista, herriko trikitilari eta fanfarrearen eskutik.
Guztira, 23 postu egongo dira Beteluko plazan: 12 postu agroalimentario (taloa, gazta, eztia, haragi produktuak, hestebeteak, pateak, ogia, arrautzak, artisau garagardoa, olioa, artisau txokolatea, etab.) eta 11 artisautza postu (egurra, zeramika, metala, ehungintza, etab.), guztiak eskualdeko artisauenak.

Informazio gehiago: MENDIALDEAKO AZOKA IBILTARIA 2025 prentsa oharra. EUSK

Xehetasunak

Data:
13 April, 2025
Ordua:
11:00 - 14:00

Egoitza

Betelu
Betelu, Navarra 31890 España + Google Map