- ekitaldia hau amaitu da.
IBILALDIA: Uraren Erabilera Jasangarria (Zubietako Errota)
21 August, 2022 · 11:00 - 13:00

💧Ezkurra Ibaia eta Zubietako herria baliatuko ditugu uraren erabilpen desberdin eta jasangarriak ikusi eta azaltzeko, bertako ondarea ezagutzeko. Ibaiaren biodibertsitatea, garbitokia, errota eta araztegia bisitatuko ditugu tartean jokuak eta azalpenak izango ditugularik. Zaindu dezagun ingurumena ura opari bat izaten jarrai dezan.
✂️Azkenik esku-lan bat eginen dugu.
🌮Talo batez gozatuko dugu
❗Jarduera DOHANIK da.
🏞️Ibilaldia 11:00etan hasiko da Zubietako plazan.
📞Izena emateko telefonoa: 646 67 61 32