Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

LEKUNBERRIk IGANDE HONETAN, MAIATZAren 5ean, “NATUR BIDEEN EGUNA” HARTUKO DU

5 May, 2019 - 6 May, 2019

Urtero bezala, Plazaola Partzuergo Turistikoak Bide Berdeen garrantzia eta papera goraipatzen dituen jardunaldi hau ospatuko du. Hau guzia, jai eta familia giroan, bizikleta eta garraio jasangarria sustatuz.

Aurten 20. edizioa beteko du jada Plazaolako Bide Berdea ezagutarazten eta promozionatzen duen urteroko jardunaldiak. Berez, Plazaola Partzuergo Turistikoak 2000 urtetik antolatutako ekitaldia da, eta bide berdean dauden udalkide eta Nafarroako Gobernuaren Turismo eta Merkataritza Sailaren babesak jasotzen ditu.

Ekitaldi hau estatu mailan beste Bide Berdeetan maiatzean zehar antolatzen diren askoei batzen da, ibilbide berezi hauek ezagutarazteko, bere erabilpena sustatzeko eta aisiarako gune eta turismoa bultzatzeko. Horretaz gain, Plazaolaren helburua, zonaldeko eskaintza turistikoa ezagutaraztera ematea da (baliabideak, alojamenduak, jatetxeak, artisauak, hainbat zerbitzu, eta abar.); aldi berean partzuergoak bizikletaren erabilpena eta mugikortasun jasangarria sustatu nahi du, Plazaolak parte hartzen dituen beste ekimen eta proiektuekin bat eginez, EDERBIDEA (POCTEFA-Interreg) mugaz bestaldeko proiektua bezala.

Plazaolako Natur Bidea beti protagonista bizikletari eta ibiltarientzat

Programazioa, urtero egiten den moduan, Plazaolako Natur Bidean hainbat ibilbidekin hasiko da. Zehazki, hiru izango dira hitzorduak:
• Oinezkoentzat:
o Leitza: 09:00etan. Leitzako tren geltoki zaharretik abiatuko da (15 kilometroko ibilibidea, Lekunberriko geltokiraino).
o Latasa: 10:00etan: Latasako tren geltokitik (Frontoi ondotik. Guztira 10kmko Ibilbidea)
• Bizikletarientzat:
o Leitza: 10:00etan. Leitzako tren geltoki zaharretik abiatuko da.
o Latasa: 10:30ean. Latasako tren geltoki zaharretik abiatuko da.

Berez, Ibilaldi libreak dira eta inguruko herritar eta bisitarien parte-hartzea sustatu nahi dute. Publiko guztientzako proposamenak dira, 0 urtetik 99ra bitartean, oinez, makilekin edo bizikletan egiteko. Hala ere, kolaboratzaile batzuen parte-hartzea izango dugu, eta hoiei esker, irteera bakoitzean partehartzaile guziak “gidatuko“ dituzten lagunak egongo dira. Hain zuzen ere, KIROLMANK kirol-zerbitzuen mankomunitatea, Leitzako BBT Mendibil BTT Taldea eta Ttutturre Mendi Taldeko lagunak izango dira martxak gidatzeko.
Bai oinezkoentzat, baina bizikletarientzat, helmuga Lekunberriko Plazaolako tren-geltoki zaharra izango da. Eta, parte-hartzaile guztien artean, bertoko produktuen sorta bat zozketatuko da.

Familiendako eta etxeko txikiendako dibertsioa: ibilbide animatua, txu-txu trena, puzgarriak eta kuatrizikloak
Familiek eta txikiek Plazaola Natur Bidean zehar gozatzeko aukera izango dute. Goizeko 11etan Lekunberriko Plazaola Tren Geltokian, “Itzilipurdika Taldea”-rekin hitzordua dute. Geltokitik bizikletan abiatuta, Mugiroko presaraino paseotxo dibertigarri bat egingo dute (4km joan-etorri). Bukatu ondoren, parte hartu duten ume guztiei EDERBIDEA proiektuko zenbait produktu (motxila, botilatxoa, orkatilako luminiszentea, kuadernotxoa…) eta zonaldeko Aguas Betelu, Agrozumos eta Lacturale enpresek eskainitako “indargarri” bat oparituko zaie.
Horretaz gain, goizean zehar, Plazaolako ingurunean eskaintza erakargarriak egongo dira: puzgarriak, ibilbideak kuatrizikloetan eta bisitariak Lekunberriko herri gunera eramango dituen txu-txu trena, natur bideaz eta alde zaharraz gozatzeko aukera emanez.

Trial erronka, pintxo-pote eta Plazaolako artisautza eta ekoizleen feria
Lekunberriko geltokia izango da parte-hartzaile guztientzako elkargunea 12:30ak inguru. Hortik aurrera, Plazaolako Kantinak oso prezio onean pintxo-pote zoragarria eskainiko du; Plazaolako artisau eta ekoizleek euren produktu onenak eskainiko dituzte, bertako kalitatezko produktuen erakusle izango direlarik: gazta, eztia, taloa, sagardoa, pateak, eta abar. Artisautza eta nekazaritzako produktuen postuak goiz osoan zehar egongo dira Lekunberriko Plazaola geltokian.
13:00ak aldera kirol ikuskizun dibertigarria eta ikusgarria izango dugu. Bi gidarik bizikletaren erabileraren trebetasun eta kontrola erakutsiko duten erakustaldian aurre egingo diote elkarri, zenbait oztopo zeharkatuz eta ezinezkoa dirudien akrobaziak eta itzulipurdiak eginez. Funfox Factory enpresaren eskutik datorren erronka ikusgarria da, eta musikaz eta speaker baten bidez animatuta egongo da, trial ikuskizun honi giro eta emozio handiago emanez.
Bitartean, modu lasaiago batean, Plazaolako instalazioetan (ikus-entzunezko aretoan) Plazaola Natur Bidearen eta eskaintza turistikoaren inguruko proiekzioa emango dugu etengabe. Eta Lekunberriko Kultur Etxean (Mitxausenean), 12:00ak eta 14:00ak bitartean Leitzako Amaia Iparragirre argazkilariaren argazki erakusketa (“Argazki eta olerki”) egongo da ikusgai.

Esker onak eta deialdia
Plazaola Partzuergo Turistikotik Lekunberriko Udalaren parte-hartze aktiboa eta antolaketan egindako lana eskertu nahi dugu, baita Plazaolako Bide Berdean dauden gainotzeko udalen babesa ere (Leitza, Larraun, Imotz eta Arakil). Era berean, herriko kolektiboek (KIROLMANK, Ttutturre Mendi Taldea eta BTT Mendibil taldea) eta

pertsonek eskuzabalki eskaini diguten laguntza ere azpimarratzekoa eta eskertzekoa da, egun honetan den-dena ongi atera dadin.
Eskerrak eman behar dizkiegu ere lagundu duten enpresei (Beteluko Ura, Agrozumos eta Lacturale enpresak), eta Nafarroako Gobernuaren Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiari. Eta, azkenik ere, Plazaolako artisauen laguntza eskertu nahi dugu, egun honetan beti parte hartzen dutelako euren eskulanak eta produktuak eskaintzen, eta festa giroa sustatzen.
Partzuergotik baita ere, nafar sozietate guztia gonbidatzen dugu gurekin Natur Bideaz, haren paisaiaz, haren jendeaz eta haren ondasunaz gozatu dezaten eta noski, gure inguruneko erakargarritasun turistikoa zabaldu dezaten. Ongi etorri Lekunberrira datorren igandean, maiatzak 5ean.
Informazio gehiago: 948 507 205/ 4 www.plazaola.org / plazaola@plazaola.org

Xehetasunak

Hasiera:
5 May, 2019
Amiera:
6 May, 2019
Kategoria Ekitaldi:
Webgunea:
https://www.plazaola.org/