- ekitaldia hau amaitu da.
ORONTZEKO IBILBIDEAK 10 IBILBIDE NAFAR PIRINIOETAN ZEHAR PROGRAMA
21 March, 2020 · 11:00 - 14:00
DoanORONTZEKO IBILBIDEAK
Orontzetik hasten den ibilbidea da, San Pedro baselizatik pasa eta bidexka Azurre sakanatik igotzen da Orkatuako ur-jauzi ikaragarrirara iritsi arte. Berez ez da babesturiko naturgunerik
bisitatzen, baina bidean topatuko dugun landaretza, puntu altuetatik lortuko ditugun bistak eta Orkatuako ur-jauzia merezi dute ibilbidea egitea.
Pirineoetako bailaren ondare naturala balorean jartzea eta ibilbideen eskaintza dibersifikatzea dira ateraldiaren helburu nagusiak. Horertaz gain, honekin batera bailaran, ibilbideak
berreskuratzeko edo eta garbitzeko aurrera eraman diren auzolamnak ere ezagutzera eman nahi ditugu, batez ere baliabide natural berriak sortu dituztelako, esaterako ; Orkatuako ur–jauzia, Sierrako ibilbidea……
Ordutegia eta ezaugarriak:
Hasiera tokia: Orontze
Ordua: 10:00 etan.
Iraupena: 3 ordu.
Zailtasuna: ertaina
Beharrezkoa da izena ematea. Dohainik.
Izena ematea, gutxienez egun bat lehenago egin behar da
Talde kopurua, gutxienez 10 gehienez 35 pertsona.