Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

Plazaola Bide Berdeko Ziklotur Martxa 2026an izena emateko epea irekita dago

May 21 - June 10

Plazaolako Bide Berdeak berriz ere lotuko ditu Iruñea eta Lekunberri, zikloturismoa, mugikortasun jasangarria eta lurraldeaz gozatzeko jardunaldi ireki batean.

Plazaola Partzuergo Turistikoak Ziklotur Plazaola 2026 programa ireki, anitz eta orekatu gisa aurkezten du, bai bertako herritarrentzat bai bisitarientzat pentsatua, erabilera, modalitate eta txirrindulari profil ezberdinak integratuz urte osoan.

Urteko programa honen barruan, aurreko edizioetan egindako jardueretako bat berreskuratuko da: Plazaola Bide Berdeko Ziklotur Martxa 2026. Ekimen honek berriz ere lotuko ditu Iruñea eta Lekunberri Plazaolako Bide Berdearen bidez.

Martxa nagusia 2026ko ekainaren 20an izango da, Iruñeko Trinitarios parketik abiatuta, goizeko 09:30ean.

Gainera, Bide Berdetik gertu dauden herrietako biztanleek ibilbidera hainbat puntutatik batu ahal izango dute: Irurtzun: 12:00etan eta Latasa: 12:30etan.

Antolakuntzak autobus zerbitzua eta bizikleten garraioa eskainiko ditu Lekunberri eta Iruñea artean. Parte-hartzaileek bi ordutegi aukeratu ahal izango dituzte: 08:30etan eta 17:30etan.

Izen-emateak

Martxan parte hartzeko aurrez izena eman beharko da. Informazio gehiago eta izen-emateak:

Izen-ematearen prezioa 10 eurokoa izango da.

Informazio gehiago: NOTA DE PRENSA Marcha cicloturista Vía Verde Plazaola, PROGRAMA Plazaola Ziklotur 2026-EUS

Xehetasunak

Hasiera:
May 21
Amiera:
June 10

Egoitza

Navarra España