- ekitaldia hau amaitu da.
TOKIKO JASANGARRITASUN-PROIEKTUETARAKO FINANTZAKETA SARBIDEA
26 May, 2022 · 10:00 - 14:00

Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako Sareak (NTEJ Sarea), 2022ko maiatzaren 26an, osteguna, 10:00etan, tokiko jasangarritasun proiektuak garatzeko Europako eskualdeen arteko eta mugaz gaindiko lankidetzaren finantziazio-aukerei buruzko jardunaldia antolatuko du Iruñeko Kondestable Jauregian.
Jardunaldiak bi atal izango ditu: lehenengoan, 2022-2023 denboraldian Europako proiektuak finantzatzeko deialdiak jorratuko dira, proiektu bat aurkezteko aholku eta gomendioekin batera; bigarren atalak, aldiz, gaien araberako talde-lanaren dinamika izango du, Europako finantzaketa-programetan aurkeztu ahal izango diren proiektuak antzeman ahal izateko.
Eman zure izena parte hartu nahi duzun lantaldean! Inskripzioaren esteka