Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Uraren Eguna (Doneztebe)

24 September, 2022 · 10:00 - 17:00

💧Uraren Eguna ospatuko da Irailaren 24ean Donezteben Intzakardi parkean. Uraren Eguna izanik eta Uraren bailaratan barrena egingo diren jardueratara, txirrindulaz edo oinez etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Goizeko 10etan hasiko dira jarduerak toki ezberdinetan.

 

Oinezko jardueran, Zubietako errotatik abiatuko gara goizeko 10etan Uraren Bidean barrena, gutxi gora behera bi orduko paseotxo bat emanez Doneztebera iristeko. Bidean aditu batekin batera topa ditzazkegun sendabelarrak aurkitzen saiatuko gara. Adituak zertarako eta nola erabiltzen diren azalduko digularik.

 

Bizikletan berriz, Bide Berdean zehar ibilalditxo gidatu bat egingo dugu, bi orduko hau ere, 10etan Doneztebeko Intzakardi parketik atera eta 12ak alderako bueltatuko garelarik. Paseo honetan ibilguan dauden ibai, erreka bazterreko landareak, animaliak, hauen garrantzia, bide Berdearen historia eta agian… bertako istorioetan azaltzen den garai bateko pertsonairen batzuk ere topa ditzazkegu… ea zorterin dugun…

 

12ak aldera denok Intzakardi parkean elkartuko gara, bertako artisau eta ekoizleen ikusgarritasunaz, Zubietako talogileen usain goxoarekin, eta musikaz blaitua egongo den azokan.

 

Segidan Bidasoa ibaiaren osasuna aztertzeko aukera izango dugu eta 13ak aldera parke inguruan paseo sensorial bat egingo da animatzen den ororentzat.

 

13.30tan Ibilbideari begirada eginez, hitzalditxo txiki bat egingo da.

 

Esan bezala, goiz osoan zehar artisauak, ekoizleak, musika eta giro ona egonen da eta Doneztebeko Errebestak direnez festa kutxua aurkituko dugu  ANIMA ZAITEZ!!!

 

Informazio gehiago nahi badezu Tlf:607 67 99 03

 

Xehetasunak

Data:
24 September, 2022
Ordua:
10:00 - 17:00

Egoitza

Navarra España + Google Map