
Ekitaldiak Search and Views Navigation
September 2022
“Paseos con Mariposas” (Zufia)
Vuelven los "Paseos con Mariposas" en torno a la Vía Verde del Ferrocarril Vasco Navarro. Todos los sábados del mes de septiembre, a las 11.00 de la mañana de la mano de guías experimentados: Miguel Angel y Tole. • Sábado 10 – Zufía • Sábado 17 – Ancín/Antzin • Sábado 24 – Estella-Lizarra Los paseos tienen una duración de unas 2 horas y están dirigidas a todas las personas, mayores y pequeñas, que quieran conocer un poco mejor a estos…
Informazio gehiago »Bisita guidatua “Saien Balkoia”
Asteburuan Irurtzunen egongo den ibilbide gidatura animatuko zara? Oraingo honetan Irurtzungo Saien balkoia ezagutzeko aukera izango duzu DOHAINIK datorren irailaren 11ean, igandea. 🏞Gozatu eta ikasi inguratzen zaituen naturatik! 📱Aldez aurretik erreserba egitea ezinbestekoa da: sgarapenagentzia@gmail.com edo 623 29 15 03
Informazio gehiago »100 urte Leurtzako urtegia
Honetan aizkora eta trontza erakusketa egiten den bitartean kirol hauen iragana eta oraingo azalduko da. Baita ere, familia eta umeentzako sensibilizazio jokuak egonen dira. Honez aparte, talogileak eta artisau batzuk egonen dira.
Informazio gehiago »XVII.TALO EGUNA -Leitza
Igande honetan (Irailak 11), Leitzako XVII.Talo eguna ospatuko da. Aurtengo edizioa, bereziki hunkigarria izango da, Kristina Saralegiren omenez. Kristina izan zen ekitaldi honen bultzatzaile nagusietako bat, eta otsailean hil zen. Joaldunek parte hartuko dute kale giroan eta omenaldian ere.
Informazio gehiago »Ibilaldi BIDE BERDEAN ZEHAR
🚂Bidasoako Bide Berdea ezagutzen duzu? Tren Txikitoren historia ezagutu nahi duzu? 🛤️Irailaren 10ean Doneztebetik …..ra joanen gara Bidasoako Bide Berdearen ondareaz, naturaz eta kondairetaz gozatzeko aukera izango dugu. Jarduera DOHANIK da. 🚲Zure bizikleta eta kaskoa ekarri. ⌚Ibilaldia Donezteben hasiko da 10:00etan 📞Izena emateko telefonoa:607679903
Informazio gehiago »LIZARRALDEKO NAFARROA EZAGUTU SAREKO GUNEETAN JARDUERA JASANGARRIAK BURUTZEKO PROGRAMA
Alba eta Lorena, Lizarraldeko Jasangarritasun teknikariek, lurraldeko eragileekin batera, Lizarraldeko Nafarroa Ezagutu Sarearen gune eta ibilbideen ekintzen lehen egutegi amankomuna atera berri dute. Programak era guztietako jarduerak biltzen ditu, Lizarraldeko natur baliabideen jasangarritasunari eta dinamizazioari lotuak. Mota guztietako jendearentzako jarduerak (haurrak, familiak, gazteak, helduak…), pertsona guztiek aukera izan dezagun hain bereziak diren gune hauek ezagutu eta gozatzeko. Animatzen zara? Lurraldean zain gaituzu!
Informazio gehiago »Kultura jardunaldia: txondorrak, berreskura dezagun gure historia
Zatoz heldu den irailaren 17an Biloriara (Lana) eta parte hartu txondorrak ikusteko bisita gidatu batean; aukera izanen duzu haien historia ezagutzeko, eta ikasteko nola eraikitzen diren, zein diren beharrezko lanabesak eta tresnak, zein den egurra erretzeko prozesua edo nola biltzen den ikatza. Doako jarduera da, baina aurretik izena eman behar da lorenatecnicasostenibilidad@gmail.com helbidera idatzita edo 677 348 670 / 683 622 036 telefonoetara deituta.
Informazio gehiago »“Vasco Navarro Trenaren Bide Naturala” Bide Berdearen Eguna 2022
Zatoz igande honetan, irailak 18, “Vasco Navarro trenaren natur bidea” Bide Berdearen Egunaren festara. Bi ibilaldi antolatu dira Acedo eta Maeztu arteko bide zatian, gehien gustatzen zaizuna hauta dezazun: bizikletaz, 15 km Acedotik oinez, 8 km Maeztutik. Bi ibilaldiak Antoñanan bukatzen dira. Han, jatekoa banatuko zaie izena eman duten guztiei, eta adin guztietako jendearentzat jokoak izanen dira, material birziklatua erabilita, Nafarroa Ezagutu Sarearen eta Prospero teatroaren jasangarritasun tekniken eskutik. Izena eman dezakezu izena emateko webgunean. Inskripzioa 2 eurokoa izanen da…
Informazio gehiago »JOKO BIRZIKLATUEN JARDUERA (ANTOÑANA)
Etorri irailaren 18an Antoñanara, Vasco Navarro trenaren bide berdearen egunaren ospakizunera, eta hartu parte material birziklatuekin eginen diren jardueretan, gure iraunkortasun teknikarien eta Prospero Teatro elkartearen eskutik.
Informazio gehiago »Uraren Eguna (Doneztebe)
💧Uraren Eguna ospatuko da Irailaren 24ean Donezteben Intzakardi parkean. Uraren Eguna izanik eta Uraren bailaratan barrena egingo diren jardueratara, txirrindulaz edo oinez etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Goizeko 10etan hasiko dira jarduerak toki ezberdinetan. Oinezko jardueran, Zubietako errotatik abiatuko gara goizeko 10etan Uraren Bidean barrena, gutxi gora behera bi orduko paseotxo bat emanez Doneztebera iristeko. Bidean aditu batekin batera topa ditzazkegun sendabelarrak aurkitzen saiatuko gara. Adituak zertarako eta nola erabiltzen diren azalduko digularik. Bizikletan berriz, Bide Berdean zehar ibilalditxo…
Informazio gehiago »SENDABELARREN TAILERRA (BAKEDAO)
Ez galdu sendabelarrekin edabeak eta tindaketak egiten ikasteko hurrengo tailerra, Silvia Akerreta botanikariaren eta gure iraunkortasun teknikarien eskutik. Doako jarduera da, baina aurretik izena eman behar da albatecnicasostenibilidad@gmail.com helbidera idatzita edo 683 622 036 / 677 348 670 telefonoetara deituta
Informazio gehiago »October 2022
Urriko igandeetan, ipuin-kontaketa euskaraz Orgiko Basoan
"Zatoz kontatzera" leloa aukeratu du Orgiko Basoak urriko igande guztietan, 12:30ean eta 17:00etan, euskarazko ipuin-kontalarietarako. Ventura Ruiz, Maitane Pérez, Asier Burgue, Jaione Urtasun eta Xabier Flamarique izango dira belak girotzeko arduradunak.
Informazio gehiago »











