
Ekitaldiak Search and Views Navigation
April 2024
Arribe-Araitzek Mendialdeko merkatu ibiltariak inauguratuko ditu apirilaren 21ean
Datorren igandean, apirilak 21, Araitzek Mendialdeko merkatu ibiltarien egutegia inauguratuko du 21 artisau posturen parte-hartzearekin, bisitariei beren produkturik onenak eskaintzeko. Era berean, ibarreko artzaintza-tradizioa ikusiko da Arribeko plazan, ardiak mozteko antzinako moduaren erakustaldiarekin eta lortutako artiletik abiatuta haria egiteko partaidetza-tailerrarekin. Informazio gehiago ondoko prentsa oharrean.
Informazio gehiago »June 2024
Imozko bailarak bere egunik esanguratsuenetako bat berreskuratzen du: Imozko Xenden Eguna
Igande honetan, ekainaren 30ean, izanen da, eta Latasako Nordic Walking zentroak eskaintzen dituen ibilbideez gozatzeko gonbitea luzatzen digu. Gainera, Mendialdeko Azoka Ibiltariarekin bat egingo du. Informazio gehiago: PRENTSA OHARRA IMOZKO XENDEN EGUNA 2024
Informazio gehiago »August 2024
Lekunberrik Antzinako Azokaren 28. edizioa ospatuko du
Aurtengo edizioa abuztuaren 4an (igandea) ospatuko da, eta herriko etxe zaharrak izango ditu ardatz nagusi. Informazio gehiago: PRENTSA OHARRA ANTZINAKO AZOKA 2024, Programa 2024
Informazio gehiago »Nafar Mendi-Behereko I. Jaialdia
Eslavak nafar Mendi-Behereko I. Jaialdia ospatuko du, herriko ondare historiko, etnografiko eta kulturala balioan jartzeko jardunaldia. Eslava Lurraldea Jaialdiko Kartela (Gaztelaniaz)
Informazio gehiago »Nagoreko urtegian hiru triatloi proba egingo dira irailaren 7an
Nagoreko urtegiaren inguruan hiru triatloi proba egingo dira datorren larunbatean, irailaren 7an. Jardunaldia 9: 30etan hasiko da Nafarroako Super Sprint Txapelketarekin, 300 metro igerian, 8 kilometro bizikletan eta 2 kilometro oinez urtegiko bide perimetralari jarraituz. Proba olinpikoa 10: 30etatik aurrera egingo da eta 1.500 metro igerian, 41 kilometro bizikletan eta 10 kilometro oinez egingo dira. Aldi berean, aquabike probak eta erreleboak egingo dira. Azkenik, proba herrikoia eta emakumearena 14: 30ean egingo da, Super Sprintaren distantzia berdinekin eta txipik gabe, bere…
Informazio gehiago »Sartagudako Mertxika Azoka
Lizarraldeko Turismo Partzuergoak eta Sartagudako Udalak Sartagudako Mertxika Azoka antolatu dute abuztuaren 18rako. Aurreko egunean, abuztuaren 17an, Mertxikaren VII. Lasterketa izango da.
Informazio gehiago »Nekazari Eguna Lekunberrin: zaldi-aziendak eta bertako produktuak
Zaldi-aziendak izanen dira irailaren 1ean (igandea) Lekunberrin egingo den azokaren protagonistak. Gainera, Mendialdeko Azoka Ibiltariarekin bat eginen du. Informazio gehiago: PRENTSA OHARRA NEKAZARI EGUNA 2024 - LEKUNBERRI Irisgarria NEKAZARI EGUNA programa 2024 Irisgarria
Informazio gehiago »September 2024
XIX. Leitzako TALO EGUNA (irailaren 8an)
Igande honetan, irailak 8, Leitzak, udaleko ekitaldi errotutako eta esanguratsuenetariko bat hartuko du berriro: Talo Eguna. Honekin, 19 dira Leitzako Udalak eta Plazaola Partzuergo Turistikoak sustatutako ekitaldi honen edizioak. Herri kirolen erakustaldiak izanen dira protagonistak, talogileen postuekin eta Mendialdeko Azoka ibiltariko artisauen postuekin batera. Informazio gehiago: TALO EGUNA 2024_ PRENTSA OHARRA. BERTSIO IRISGARRIA
Informazio gehiago »EMAKUMEAK BIDE BERDEAN bizikleta martxa
Txirrindularitza esperientzia paregabea zeinetan parte-hartzaileek Trufaren museora bisita gidatua egiteko aukera izango duten, trufatutako produktuen dastaketarekin batera.. Aldez aurretik izena ematea eskatzen duen doako jarduera da. Informazio gehiago eta izen-ematea: https://teder.org/el-14-de-septiembre-marcha-ciclista-en-via-verde-del-vasco-navarro/
Informazio gehiago »VII Araizko Kablearen Eguna
Datorren larunbarean, irailak 14, Malloko belarra garraiatzeko sistema zaharra oroitzeko asmoa duen ekitaldi berezi honen zazpigarren edizioa eginen da Araizko bailaran. Informazio gehiago: KABLEAREN EGUNA 2024_PRENTSA OHARRA_IRISGARRIA, MAS INFORMACIÓN _ INFORMAZIO GEHIAGO
Informazio gehiago »Europako mugikortasun astea, Lizarra 2024
TEDERek eta Vasco-Navarro Bide Berdearen Elkarteak 2024ko Europako Mugikortasunaren Astean Lizarran antolatutako ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen gaituzte.
Informazio gehiago »Vasconavarro bide berdaren eguna
Irailaren 15ean itzuliko da Vasconavarro bide berdearen eguna. Informazio gehiago eta izen-ematea: https://teder.org/vuelve-el-dia-de-la-via-verde-el-15-de-septiembre-bide-berdearen-eguna-irailaren-15ean-itzuliko-da/
Informazio gehiago »











