FACEBOOK ETA INSTAGRAMEN ARGAZKILARITZA LEHIAKETA
Nafarroa Ezagutu Sareak Facebook eta Instagramen argazkilaritza lehiaketa iragarri du. Landa Garapenerako eta Ingurumen Sailak bultzatzen du sarea Lursarea agentziaren bidez, lurraldearen eta jasangarritasunaren agentzia Nasuvinsan sozietate publikoan dagoena.
Nafarroa Ezagutu Sareak, espazio naturalak, bereizgarriak eta ibilbideak sustatzeaz gain, tokiko paisaia eta turismoaren indarra erakutsi nahi du, historia eta bizitza duten tokiak berreskuratuz eta berezko ingurunean garapen aukerak sortzeko.
Argazkien gaiak Nafarroa izan behar du, eta Nafarroa Ezagutu Sarearen barne dauden espazio naturalen, bereizgarrien eta ibilbideen aberastasuna islatu behar du, bertako eta inguruko herritarren jarduerak islatuz.Ohiko lanak, bertako produktuak, artisautza, nekazaritza eta abeltzaintza, herri kirolak, ohiturak etab. kontuan hartu beharko dituzte parte hartzen dituzten argazkien egileek. Halaber, baloratuko da publikatutako irudiak geolokalizatuak egotea. Lehiaketa amateur pertsonentzat pentsatuta dago, argazkilaritza zaleentzat, ez profesionalentzat.
Nafarroa Ezagutu Sarean parte hartzen duten espazio naturalak, bereizgarriak eta ibilbideak hurrengo loturan aurkitu ditzakezue: https://redexploranavarra.es/eu/nafarroa-ezagutu-sarea/
Parte hartzeko beharrezkoa da Red Explora Navarra – Nafarroa Ezagutu Sarea sare sozialen profila jarraitzea; Instagramen @redexploranavarra_ezagutu, eta Facebooken Red Explora Navarra – Nafarroa Ezagutu Sarea.
Nahitaezkoa da irudiak #RedExploraConcursoFotografia hastag-arekin publikatzea eta Red Explora Navarra – Nafarroa Ezagutu Sarea etiketatzea.
Argazkiaren teknika librea da eta argazki-moldaketa egin daiteke bai eta argazki-muntaia ere.
Lehiaketan nahi duten pertsona guztiek parte har dezakete, bai eta adin eta jatorri guztietakoak, oinarriak betetzen badituzte.
Argazkiek bakarrak, berezkoak, originalak eta proposatutako gaiari buruzkoak izan behar dute.
Parte hartzaile bakoitzak nahi dituen argazkiak aurkeztu dezake, ez dago mugarik.
EPEAK
Argazkiak Facebook eta Instagramen publikatuko dira irailaren 10tik 30era oinarri hauen argibideak jarraituz: hastag eta etiketatzea.
LANAK ERREFUSATZEA
Erakundeak argazkiak ukatzeko eskubidea izanen du aurkeztutako lanen ezaugarriak ez badituzte oinarriak betetzen edo ez baldin badute gaiarekin bat egiten, ez badira originalak edota desegokiak.
Argazkia baztertua izan daiteke arrazoi hauengatik:
Argazkia ez du zerikusirik proposatutako gaiarekin.
Lana ez da originala edo jabetza zalantzan dago.
Egokia ez delako epaimahaikideren batek baztertzen duelako.
SARIAK
Irabazleak Nafarroako bertako produktu saski bat jasoko du, Nafarroako Ezagutu Sareko INTIA kidearen eskaintzaz.
Epaimahaia hiru pertsonek osatutako dute: Nafarroa Ezagutu Sareko bi teknikari eta Sareak hautatutako komunikazioan aditu bat. Originaltasuna, hobezin teknikoa eta gaiaren egokitasuna baloratuko dira. Apelaezina izanen da epaia.
JABETZA INTELEKTUALA
Parte hartzailearena izanen da argazkien jabetza, baina kontuan izan behar da lehiaketan parte hartzerakoan Nafarroa Ezagutu Sareari emanen diola baimena argazkiak erabiltzeko promozioan edo sustapenean, komunikazioan edo espazio natural, bereizgarri eta ibilbideentzat egindako edozein euskarritan, bai eta Nafarroa Ezagutu Sarean ere, modu mugagabean eta beti argazkilariaren izena aipatzen.