Datorren asteazkenean, urriaren 2an, 09:00etan Nafarroa Arenako Reyno de Navarra aretoan (Aizagerria plaza, 1. 31006 Iruñea).

Berdean Ekinek Ekonomia Zirkularreko Jardunbide Egokietarako Gida aurkezteko balioko du eta ekonomia zirkularraren gakoak azalduko dituzten profesionalen esperientziekin kontatuko du.

  • Gregorio Borge de Zicla
  • Andy Bäcker de Sustainable Reference
  • Nicola Cerantola de Ecologing

Horrez gain, praktika onen inguruan hitz egingo dugu, esaterako: enbalatze jasangarri eta konpostagarriak, balio erantsia duen ostalaritza, transformazioaren eta kalitatearen hobekuntza, balio erantsia, produkzio-ahalmena, e zientzia energetikoa eta inputen erabilera handituz, olibondo ekologikoetatik eratorritako produktuen bizitza-zikloa itxi arte eta baserri-eskola eta sasoiko produktuak eskaintzen dituen jatetxea Lizason.

PDF DEL EVENTO

 

Egitaraua

09:00. Harrera eta akreditazio banaketa.
09:30. Ongi etorria Nasuvinsa Lursarea eta Nafarroako Akzio Taldeen eskutik. 09:50. Landa Garapen, Ingurugiro eta bertako administrazioko aholkularia. “Nafarroako Ekonomia Zirkularreko aukeren analisia” Nafarroako Gobernua. 10:00. Ponentzia markoa “Ekonomia Zirkularra, Klima eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak”.
• Andy Bäcker, Sustainable Reference enpresaren sortzailea.
• Gregorio Borge, Zicla-k Euskal Herrian duen bulegoko arduraduna.

11:00. Kafe atsedenaldia
11:30. Nicola Cerantola, Ecologing-en sortzailea. Ekonomia Zirkularra testuinguratuko du.
11:50. Mahai-ingurua “Ekonomia Zirkularraren inguruko ikuspegi eta esperientziak”.

Dinamizatzailea: Nicola Cerantola.
• 1. Kasua: Enbalatze jasangarri eta konpostagarriak Tafallan. Ion Ajuriagoxeascoa Murillo. Nafarroako Erdialdea Akzio Taldea.
• 2. Kasua: Trinquete jatetxea: balio erantsia duen ostalaritza. Tutera. Santi Cordón. Eder Akzio Taldea.
• 3. Kasua: Transformazioaren eta kalitatearen hobekuntza, balio erantsia, produkzio-ahalmena, efizientzia energetikoa eta inputen erabilera handituz, olibondo ekologikoetatik eratorritako produktuen bizitza-zikloa itxi arte. Eduardo Gainza Lafuente. Teder Akzio Taldea.
• 4. Kasua: Baserri-eskola eta sasoiko produktuak eskaintzen dituen jatetxea Lizason. Beatriz Otxotorena. Cederna Garalur Akzio Taldea.

13:00. Praktika egokien gidaren aurkezpena. 13:30. Itxiera

Zer dira Nafarroako Akzio Taldeak

Nafarroako Akzio Taldeak, landa lurretako izaera sozial eta ekonomikoko erakunde dinamizatzaile eta bultzatzaileak dira. Leader ikuspegia kontuan izanik proiektuen aholkularitza eta kudeaketan lan egiten dute eta landa lurretan berrikuntza eta jasangarritasunean hazkundean aurrera pausuak emateaz gain, biztanleria mantendu eta ekintzailetza bultzatzea dute helburu.

Mahai-ingurua

• Ion Ajuriagoxeascoa Murillo

Enbalatze jasangarri eta konpostagarriak Tafallan
Praktika egokia: Nafarroa Erdialdeko Akzio Taldea
Valsay Sistemas de Embalaje S.L. ontzi, enbalaje eta makinen fabrikazioan eta distribuzioan espezializatutako enpresa da. Baliabide naturalen erabilera murrizteko eta baliabide berriztaga- rrien erabilera sustatzeko egiten du lan, proiektu honetan baliabide konpostagarriak hain zuzen. Energia berriztagarrien efizientzia eta sustapena hobetuz, eta uraren eta hondakinen kudeaketa hobetuz, energia aurreztea lortu du.

• Santi Cordón

Trinquete jatetxea: balio erantsia duen ostalaritza
Praktika egokia: Eder Akzio Taldea
Jatetxearen eskaintza bertako produktuetan oinarritzen da. Jatetxearen ondoan dagoen baratze- tik, bezeroek geroago jango duten hori hartzeko aukera dute. Gainera, hondakinak konpost for- matuan birziklatzen dira. Lurraldearekin konpromisoa erakusten duen adibidea da, eta ekonomia kolaboratiboan egon daitezkeen aliantzak sortzeko lagungarria.

• Eduardo Gainza Lafuente

Olibondo ekologikoetatik eratorritako produktuen kalitatearen eta transformazioaren hobekuntza
Praktika egokia: Teder Akzio Taldea
BIOSASUN-ek Recywasteolhiva proiektu europarrean hartu zuen parte, eta hortik olibondoak lan- datzeko eta produktuak ekoizteko erabili izan diren prozesu tradizionalen bizitza-zikloaren ana- lisia egin zen; olibondoaren eta alperujoaren hondarrekin sortu daitezkeen produktu berriak lort- zeko hobekuntza proposamenak proposatu ziren, hala nola: hondakin- eta ur-isurketarik gabeko prozesu berrien gauzatzea, eta hauek martxan jartzeko eguzki-energiaren eta hondakin-energia- ren erabilera. Horrek guztiak ALLOTARRA eta BIOSASUN oliba-olio birjina estra ekologikoa eta bertatik eratorritako beste produktu batzuk ekoizteko diseinu berriak sortzera eraman ditu.

• Beatriz Otxotorena

Baserri-eskola eta sasoiko produktuak eskaintzen dituen jatetxea Lizason Praktika egokia: Cederna Garalur Akzio Taldea
Ultzama Fundazioak jasangarritasunaren aldeko eta aldaketa klimatikoaren kontrako apus- tua egin du. Horretarako Ultzamako baserri-eskolak hainbat ekintza eskaintzen ditu: elikadura osasuntsuaren sustapena, bertan ekoiztutako produktuak edo zero kilometroa dute slow food fi- losofiatzat; landa-turismo hezitzailea edo bioeraikuntza. Ultzama baserri-eskolak landa-eremuko aniztasunaren eta berrikuntzaren alde egiten du, beti ere genero berdintasuna erdigunean jarriz.

Esta web utiliza cookies. Puedes ver aquí la política de cookies    Ver
Privacidad