GORDE ZURE SARRERA NATURAGUNEETAN

Visita los espacios naturales desde el respeto al medioambiente y a la población local

Nafarroa Ezagutu Sareak ERRESERBAK ONLINE EGITEKO PLATAFORMA bat sortu du; haren bidez, aldez aurretik erreserbatzen ahal dira aparkaleku-plazak, baita bisita gidatuak eta sareak eskaintzen dituen beste jarduera batzuk ere. Tresna horren bidez, orobat, denbora errealean jakiten ahal da zer okupazio-maila duten gune horiek, eta, hartara, hobeki kudeatzen ahal da bisitari-fluxua.

Erreminta horren bidez, orobat, espazioak masifikatzea saihestu nahi da, eta, horrekin batera, hobetu egin nahi dira haien kontserbazioa eta bisitarien eta landa-eremuetako biztanleen arteko bizikidetza.

PLANIFIKATU, ERRESERBATU eta GOZATU

MARITXU, NORA ZOAZ? ¿DÓNDE VAS VICENTE?

Nafarroak 450.000 hektarea baso ditu, 487 tontor nagusi eta ehunka bigarren mailako, milaka kilometro bidexka, babestutako 40 espazio baino gehiago, dozenaka ibai, aintzira eta urtegi… Maritxu bezalakoa izan nahi duzu benetan?

BIXENTE ETA MARITXU NATURAN

Nafarroak milaka hektarea baso, ehunka gailur, milaka kilometro bidexka, dozenaka natur gune baditu, zergatik ez duzu bilatzen hain masifikatua ez dagoen leku bat??

BIXENTE ETA EKIPAMENDUA

Naturara ateratzen zarenean, beharrezko guztia hartu, eguraldia kontsultatu eta egingo duzun ibilbidea berrikusi. Ez egiteak ondorio oso desatseginak ekar diezazkizuke.

BIXENTE ETA ZARATAK

Naturara zoazenean, gozatu soinuez, eta saiatu fauna, pertsonak edo baserriko animaliak ez gogaitzen

BIXENTE ETA HERRIETAKO PORTAERA

Hirian, etxe bat blokeatzen aparkatuko zenuke?
Herrietan, sen onez eta bertako biztanleak errespetatuz joka ezazu.

BIXENTE ETA ZELAIKO PASABIDEEN BLOKEOA

Bideak, finketarako sarrerak edo pistak blokeatu ezin diren sarbideak dira, pertsona eta zerbitzu askori kalte egiten diezu. Aparka ezazu leku egokietan.

BIXENTEA ETA SUA

Ez ezazu inoiz surik egin horretarako prestatutako tokietatik kanpo eta INOIZ ez egin sute-garaian. Hondamendia eragin dezakezu.

BIXENTEA ETA ANIMALIAK

Ganaduari enbarazu egiteak ondorio larriak ekar diezazkioke, baserriko animaliak errespetatu.
Itxituran badago, ez sartu. Libre eta mastinekin badago, eman itzulinguru bat eta ez zaitez mehatxagarria izan.

BIXENTE ETA ZABORRAK

Ez nahastu biodegradagarria eta biodesatsegina; landara ateratzen zarenean, eraman ezazu zure zabor GUZTIA.