Alba eta Lorena, Lizarraldeko Jasangarritasun teknikariek, lurraldeko eragileekin batera, Lizarraldeko Nafarroa Ezagutu Sarearen gune eta ibilbideen ekintzen lehen egutegi amankomuna atera berri dute.

Programak era guztietako jarduerak biltzen ditu, Lizarraldeko natur baliabideen jasangarritasunari eta dinamizazioari lotuak, Acedotik Zudaireraino. Mota guztietako jendearentzako jarduerak (haurrak, familiak, gazteak, helduak…), pertsona guztiek aukera izan dezagun hain bereziak diren gune hauek ezagutu eta gozatzeko. Animatzen zara?

Lurraldean zain gaituzu! 🌲🌱☀️🐝