Paisaiek zaporea dute, hau gertatzen da belaunaldiz belaunaldi nekazaritzak eta abeltzaintzak eraldatuak izan direlako: gaztategiak, sagardotegiak, upeltegiak… Tokian tokiko pertsonek eta paisaiek gure gastronomia azaltzea, nor eta zer dagoen haren atzetik kontatuz, da Nafarroa Dastatu ekimenaren helburua. Honek Nafarroako zortzi herri, gehi Bilbo eta Baiona bisitatzea proposatzen du. Gidatutako ibilbide batekin hasi, paisaia ezagutu eta produktuen jatorriaz elikatuz, eztabaidarako tarteekin jarraituz eta tokiko sukaldariek sortutako pintxo dastatzearekin amaitzeko, Nafarroa jatorri izendapena duten ardoez lagunduta. 

Gutxitan dugu produktu baten jatorrian zer dagoen ezagutzeko aukera. Ardoa edaten dugu, gazta, txistorra eta barazkiak jaten ditugu, eta euren zapore eta ezaugarriekin gelditzen gara baina sakonean jakin gabe euren jatorria: haren sorreran sortutako istorioak, zein den bere jatorriko paisaia. Nafarroa Dastatu, Nafarroako Gobernuaren ekimena da eta tokiko erakunde eta udaletxeen laguntzaz, ezagutza hori sustatzeko helburua du. Esperientzian parte hartzen duten pertsonek gure gastronomian barna bidaiatzeko aukera izanen dute, bestelako modu batez jakietara hurbilduz, gure erkidegoan turismo jasangarria eginez.

Ekimena udaberri honetan hasi egin da Tafalla eta Lizarran eta jarraipena eman zaio udan Lekunberrin. Laster Argedas, Erronkari, Sunbilla, Sartaguda eta Baiona eta Bilbora egingo dira irteerak. Azkeneko ekitaldia, Iruñean izango da azaroaren hasieran.

Nafarroa Dastatu “Kulturalki adimendun eta jasangarriak diren Lurraldeak” leloaren inguruko apustua da, “lurralde bizien” aldekoa, globalizazio eta herri hustearen aurrean, bestelako turismo ereduaz mintzo dena. Sektoreko plan estrategikoak ezarritako urratsei jarraituz, nekazaritza elikaduraz mintzo da ekimena. Gure ekonomia konplexua izanik, balio erantsia, benetakotasuna eta arima duten produktu eta ekoizleak ardatzean jartzen ditu; lur baten seme-alabak eta euren historia.

Lekunberriko hitzordua

Adibide gisa jarri dezakegu abuztuaren 17ko Lekunberriko hitzordua. 80 pertsonak bat egin zuten gidatutako ibilibdean eta 150 inguru pintxo dastaketan.

Ekimena goizeko 10.00etan hasi zen, “Aralarko sekretutan barna” ibilbidearekin. Astitzeko elizatik hasi eta Mendukilo haitzuloa bisitatu zituzten, paisaia ezagutuz eta Aralarko kulturaren berri izateko. Ibilbideak berezko argi eta soinuak ditu, eta kontakizunari egiazkotasuna gehitzen dio horrek, fantasiazko puntu batekin.

Behin paseoa amaituta, eguerdian, dastaketa unea hasi zen, erakustaldi batez lagunduta. Lekunberriko eskoletan zuzenezko musikarekin hartu zituzten bisitariak, ardo, gazta, oliodun ogia eta sagardoarekin batera.

Musikariek lagunduta, aktore batek Nafarroako J.I.-ren garrantzia azaldu zuen. Harekin batera INTIA, tokiko patzuergo eta Hoteletako kideek, Irurtzun (Aitor Larraza) eta Unxeko San Martineko (Javier Leoz) alkateek, eta Nafarroa osoko ekoizleek (haien artean artzai bat) parte hartu zuten.

Jarraian, delicatessen produktuen dastaketa hasi zen, INTIAk bere aldetik “Nafar Gutiziak” proiektuaren aurrerapena azaldu zuen, etorkizunera begirako estrategia ikuspegia duena, Nafarroako berezitasunak ardatzean jarrita, argi utzitz “produktuen, atzean, gainean, azpian edo alboan, kultura, jendea, istorioak eta paisaiak daudela”.

Ekimenean parte hartu zutenek Nafarroako eremu anitzak ber-ezagutzeko aukera azpimarratu zuten. Ekoizletako askok produktuen inguruko euren eskarmentua zaldu zuten. Larunbat hartan nagusi izan ziren: Idiazabal J.I.-dun Gaztategiak, Plazaola Patzuergoa (Bikain, Antsonea, Anatxonea), Urrezko Gatzagetako gatza (gatzaren kabiarra), Aceite de la Maja (Mendabia), Jose Uranga (Sartagudako tomate zaharra eta muxika), taloa (Kristina Saralegi) eta Bertatik Bertara kolektiboa.

Giroa berotu ahala, Baserriberriko Iñaki Andradas eta Maskaradako Diego Marinez sukaldariek, Celayeta, Lezaun eta Aristuko upeltegietako kide eta Kristina Saralegi talogilearekin, pintxoak eta ardoak aurkeztu zituzen: “Tomate eta muxika Bloody Mary”,  tokiko eztiarekin; “Pasta-oink”, euskaltxerri eta errukula, mostaza eta maionesadun pastrami sandwich-a; “Txokolatedun Taloa”; azkenburukoa eta sorpresa (Lurraren sutraiak baso jangarria). Lekunberriko Toki-Alai sagardotegiak sagardoa eraman zuen; Gonzalo Celayeta wines-ek ardo arrosa; “La huella de Aitana” 4 hilabeteteako ardo arrosa garnatxa; Aristu upeltegiko aparduna “Aristu extra brut garnacha”; eta Lezaun Upeltegietako “Lezaun Tempranillo 18”, Nafarroako J.I. ardo beltzaren 2019 irabazlea.