Nafarroa Ezagutu Sarea sariak 2018

Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 400 bat ikaslek hartu dute parte ingurumenari eta Nafarroako gune natural eta bereziei buruzko sentsibilizazio-lehiaketetan

Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduriko Nafarroa Ezagutu Sarearen I. Lehiaketaren helburua izan da Sarea osatzen duten 44 espazio natural eta berezi ezagutzera ematea eta lurralde-garapen iraunkorrean inplikatzea. Nafarroako ikastetxe ezberdinetako 250 ikaslek hartu dute parte lehiaketan, eta hiru kategoria landu dira.

Foto de grupo de todo el alumnado premiado en ambos concursos

Blogaren modalitatean, ikasleek haien zonaren alderdi onak azaldu behar izan dituzte, eta saria ‘Bardena Dothraki’, proiektuarentzat izan da; hain zuzen ere, Tuterako Valle del Ebro BHIko 1. Batxilergoko 18 ikasleek egin dute Geografia eta Historiako Pedro Ijalba irakaslearen laguntzarekin. 70 orrialdetik gorako blogean, Errege Bardeako balio naturalen eta paisajistikoen inguruko artikuluak garatu dituzte; baita fauna eta florari buruzkoak nahiz pelikula edo serie ezagunen eszenatoki izan diren monumentu naturalen gainekoak ere, tartean ‘Juego de Tronos’.

Haur Gidarien kategorian, ibilaldi bat proposatu behar zen espazio natural baten balio naturalak erakutsiaz, eta Pitillasko Aintzirako Erreserba Naturala bisitatzeko proposamena izan da irabazlea, Erriberriko Vianako Printzea Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek egina, Lourdes Garcia irakaslearekin batera.

Horrez gain, Erredakzio Digitalaren modalitatean, Etxarri Aranazko San Donato Ikastetxe Publikoko Lehen Hezkuntzako 4. mailako 18 ikaslerentzat izan da saria, Oihana Urdangarin irakasleak gidatuta egin duten ‘Beheko Basoa’ proiektuarengatik. Lan horretan, herritik gertu dagoen basoan zehar ibilaldia egitea proposatu dute eta San Donatoko ermitaraino igotzea; ibilbidea erromatar galtzadak zeharkatzen du.

navarra.es web gunean bisita itzazu sari guztiak

 

2018ko Nafarroa Ezagutu Sarearen Blog lehiaketako 1. Saria

Batxilergoko 1. maila IES Valle del Ebro (Tudela)
Lanarengatik: Bardena Dothraki
Ikastetxea: IES Valle del Ebro (Tudela)
Maila: Batxilergoko 1. maila / Primero de Bachillerato
Irakaslea: Pablo Ijalba Pérez

https://bardenadothraki.wordpress.com/

 

 

2018ko Nafarroa Ezagutu Sarearen Erredakzio Digitala lehiaketako 1. Saria

Lehen Hezkuntza 4. maila CPEIP Etxarri-Aranatz S. Donato (Etxarri Aranatz)
Lanarengatik: BEHEKO BASOA
Ikastetxea: CPEIP Etxarri-Aranatz S. Donato (Etxarri Aranatz)
Maila: Lehen Hezkuntza 4. maila / 4º de Primaria
Irakaslea: Oihana Urdangarin

beheko-basoa-4-maila

2018ko Nafarroa Ezagutu Sarearen Neska-Mutikoak Gidari lehiaketako 1. Saria

Lehen Hezkuntza 6. maila CPEIP Olite P. de Viana (Olite / Erriberri)
Lanarengatik: Laguna de Pitillas y Castillo de Olite
Ikastetxea: CPEIP Olite P. de Viana (Olite / Erriberri)
Maila: Lehen Hezkuntza 6. maila / 6º de Primaria
Irakaslea: Lourdes García

1er premio niños y niñas guia 2018 red explora navarra