Plazaolako bide berdea eskualdeko erakargarritasun handienetako bat izanda (45km daude Nafarroan egokituta, eta beste 23km Gipuzkoan. Guztira, 68 km jarraian, Sarasaren eta Andoai-nen artean), une honetan zuhurtasuna eskatzen da zati batzuetan bertatik ibiltzeko.

2021eko abenduko euriteek eta uholdeek kalte handiak eragin zituzten zenbait puntutan, eta, gaur egun, kalte hauek bide berdetik ibiltzea baldintzatzen dute. Turismo, Merkataritza eta Kon-tsumo Zuzendaritza Nagusiak urtarrilean egin zuen kalteen ikuskapen zehatza, eta trazadura osoan konponketa lanak laster egitea aurreikusten da. Baina, bitartean, jarraibideei arretaz jarrai-tzea gomendatzen da, Plazaolako Turismo Partzuergotik argitaratutako informazioa kontsultatzea eta zatirik kaltetuenetan arretaz ibiltzea.

Lekunberri eta Latasa artean, eta Lekunberri eta Leitza artean, tarte luzeak daude behar den moduan bide berdeaz disfrutatzeko (azken honetan, salbuespen bakarra Uitziko tunela da -2,7 km-, bide-zoruan ildaxkak baitaute, eta kontu handiz ibili behar baita). Bide-zati txiki batzuk itxita daude (Urritza eta Goldaratz), alternatiba segururik gabe (ibilgailu motordunik gabe), bidetik ja-rraitu nahi ezkero, tokiko errepideetan sartze txikiak (250 m inguru) egin behar direlarik. Sarasa eta Irurtzun artean, Aizkorbe eta Sarasate parean, zenbait ildaxka daude bide-zoruan. Eta Kaxar-nan (Biaizpe), 400mko distantzian, legar sueltoa dago bide-zoruan, eta horrek zaildu egiten du, batez ere, bizikletan ibiltzea. Bidearen egoera kontsultatzeko: Google Maps-en (https://la-bur.eus/bM06z), www.plaza.org webgunean edo Lekunberriko turismo bulegoan (948 50 72 04).

Jakina, Plazaolaren lurraldeak naturan egoteko eta gozatzeko aukera ematen duten espazio gehiago eskaintzen ditu: Aralar mendia, Malloak (Araitz), Leitzarrea eta Kornieta Leitzan, Aresoko Lau mugarrieta/Ulizar, Imozko bailara, edo Goizuetako Loitzate eta Mandoegi inguruak. Txangoak mendi-ibiliak, BTT, paisajismoa, etab. egiteko, bai toki ederrak eta aproposak.