Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeritzak publikoak egin ditu 2018ko nekazaritza ekologikoaren ekoizpen eta hazkuntza datuak iragarri ditu. DAtuek sektorearen osasun ona islatzen dute, ustiatutako azalera %8 eta operadore kopurua %6 hazi direlarik. Nafarroako datuek azaleraren hazkuntza %37an kokatzen dute eta operadoreena aldiz %6,9. Ministeritzaren hitzetan ekoizpen ekologikoa ekonomian duen pisua azpimarratu du, baita haren norabide esportatzailea.

Luis Planas, funtzioetan den Nekazaritza, ARrantza eta Elikadura ministeriak, 2018ko nekazaritza ekologikoaren datuak eman ditu. Dautek argi uzten dute sektorea merkatuko zoko bat izatetik ekonomiaren errealitate izatera igaro dela. Berebiziko potentziala duen sektorea da beraz, izaera esportatzaile esanguratsukoa. Estatua da Europako ekoizle nagusia produktu ekologikoetan, baita mundu mailan ere. KOntsumoa hala ere esanguratsuki txikiagoa da, Alemania, Estatu frantzesa eta Austriarekin alderatuz esaterako. Hala ere hazi egin da. Gorantza doa kontsumoa biztanleko gastua 46,5 euroan delarik, bikoiztu egin da 2013arekiko, orduan 21,85 zelarik.

Ekoizpenean soilik ez, ustiatutako azalera ere hazkuntzan doa Nafarroan, %37 izanik eta 6,9 operadoreetan, osotara 64.552 hektarea eta 667 operadore izanik. Nekazaritza ekologikoaren azalera, nekazaritzaren %7,2 izan zen.

Estatuan 44.282 operadoretatik 39.505 ekoizle ziren, 4.627 prozesatzaile eta gainontzekoak merkatari, inportatzaile eta esportatzaileak. Nafarroan eraldaketarako 161 enpresa daude, 7 inportatzaile eta 29 ornitzaile. Gainera 449 nekazari eta 72 abeltzain.

 

2008tik milioi bat hektaretako hazkuntza 

Ekoizpen ekologiko, biologiko edo organikoa (bio edo eko labelez ezaguan), nekazaritza ekoizpen eta kudeaketa sistema orokorrean datza, jakien prestaketa eta ustiaketan ingurugiroarekiko zaintza eta ekoizpen arau zorrotzak errespetatzen direlarik.

Ministeritzaren oharrean irakurri daitekenez, Luis Planas funtzioetan den ministroak positiboki baloratzen du hazkunde jasangarria. Azken 10 urteetan azalera etengabe hazi da 2008-2018 milioi bat hektarea inguruko hazkuntza izan da. Estatua beraz, Europako azalera handiena barnebiltzen du, eta munduko handienetako bat.

Planasek nabarmendu du ekoizpen ekologikoa, autonomi erkidego guztietan presente dena, errealitate ekonomikoa dela estatuan eta enplegu sorreran eta herriengan eragiten duela. Honekin batera adierazi du geroz eta handiagoa dela gizartearen eskaera ingurugiroari dagokionez.

 

Geroz eta elikagai ekologiko gehiago eskatzen da

Ministeritzak azpimarratu du ekoizpen mota honek gizarte izaera garrantzitsua duela, alde batetik hazkundean doan merkatuari bio produktuak eskaintzen dizkiolako eta bestetik, ingurugiroa, animalien ongizatea eta nekazal eremuaren garapen jasangarria bermatzen dituelako, Agenda 2030ak markatutako Helburuek agindu bezala.

Ministeritzaren ikerketak etorkizunari begira kontsumoaren hazkuntza aurreikusten du, kotnsumitzaileen eskariarekin bat datorrelako, horrela bat eginez europar batasuneko aginduekin.

Esta web utiliza cookies. Puedes ver aquí la política de cookies    Ver
Privacidad