Aquí la Tierra Espainiako Telebistaren saioak beste lau erreportaje egin ditu berriro Nafarroan, Nafarroa Ezagutu Sarea eta NNPEKren eskutik. Grabatutakoa  urriaren amaieran eta azaroan ikusi ahal izango da.

TVEko taldeak Irantzuko Lurrak bisitatu zituen, eta Lizarrako Merindadea, zehazki, Iturgoien, Lacar eta Arroniz herriak. Helburua Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideak ezagutzera ematea zen, eta bertako biztanleek leku horietan garatzen dituzten jardueren berri izan. Irantzuko Lurren kasuan, adibide eredugarriak aurki ditzakegu, non abeltzaintza, mahastizaintza, artisautza eta nekazaritza elkartzen diren enplegu-aukerak eta garapen jasangarria sortzeko, herrien hustea geldiarazteko. Horrela delarik, esperientzia-turismoa sortzen da Irantzuko Lurrak elkartearen eskutik, sarearen erakundeetako bat —guztira 35 erakunde dira—.

Grabaketa Iturgoienen hasi zen, Cencerros Lazkanon. Jose Antonio Lazkanok zintzarriak egiten ditu modu erabat artisauan eta Europan geratzen diren zintzarrigile azkenetako bat. Izan ere, Jose Antoniok azaldu zuenez, bere piezak Espainian ez ezik, Frantzian edo Suitzan ere saltzen ditu. Egiten duen lana, galdaketatik grabaturaino,  eskuzkoa da.

Lazkanoren bisita ondoren, mendira joatea egokitu zitzaien Miriam Otxotorena Axuribeltz gazta ekologikoaren egileak garatutako proiektua ikusteko. Otxotorenak bere ardiak hazten ditu Urbasa-Andia mendilerroko zelaietan, mendeetan zehar ikatza, larreak, basoko fruituak eta abar lortzeko baliatutako espazioa. 40.000 abelburuk baliatzen dituzte gaur egun mendilerroko larreak uda garaian; horien artean, Mirianen abereak. Haren gazta ikusgarria ezin izango da telebistan dastatu, baina bai ikusi ahal izango da erreportarien poz aurpegia.

Hurrengo egunean, goiz abiatu zen taldea Arronizera, Conservas Iturri enpresa bisitatzeko.  Angel Iturrik Carcarren landatzen dituen pikillo piper ekologikoak ontziratzen ditu Arronizen. Piper ekologikoaren ezaugarriak, nola lantzen den eta pikillo on batek nolakoa izan behar duen izan ziren erreportajearen funtsak.

Bisita Lakarren amaitu zen, Lezaun upategian, ardo beltzak, zuriak eta arrosa ekologikoak egiten baitira han. Grabaketa mahastietan hasi zen, garnatxa erakusteko, Nafarroako mahats enblematikoa, zeinarekin ardo beltzak eta gorriak egiten diren, azken horiek odolustearen metodoarekin, muztioa esprimitzeko prentsak erabiltzea ahalbidetzen ez duena, baizik eta mahatsak, bere pisuarekin, lortzen duena, eta  horrela lortzen da bere kolore gorri bereizgarria.

Gogora ezazue hau dela Aquí la Tierra propgramak Nafarroa Ezagutu Sareko espazioetara egiten duen bigarren bisita. Lehenengoa 2018. urtearen amaieran izan zen, eta programak 2019ko urtarrilean eman ziren. Leitzan taloak eta emakume aizkolariak aipatu genituen Kristina Saralegirekin, Lekunberrin euskaltxerri txerrikia Jose Ignacio Jaureguirekin eta betizu behiak izan genituen hizpide Goizuetako Maite Sanchezekin.

Beste behin ere, Ezagutu Sareak espazio eta tokiko garapenaren mantentzea bateratzen du, tokiko enpresei jendeari ezagutarazten lagunduz eta jardunbide egokiak erakutsiz, eta beste ekoizle batzuentzat eredu izanik, esperientzia arrakastatsu horiek ezagututa, ekologikoan ekoiztera eta lurralde-garapen iraunkorreko eredu batean elkartzera anima daitezen.