Eder Partzuergoak, Nafarroako Erriberako garapen integrala sustatzeaz arduratzen denak, Eskualdeko Turismo Planaren proiektuen berri eman du azaroan, turismoko mahai sektorialaren urteko bileran. Mahai hori sektoreko jarduerak – Jatetxeak, ostatua, turismo aktiboa, bidaia-agentziak, etab. – ordezkatzen dituzten eragileek, eskualdeko udalerriek eta turismoari zerbitzuak ematen dizkioten erakundeek osatzen dute.

Esparru horretan, Komunikazio eta Marketin Planaren garapenaren barruan, Nafarroako Erriberako “Ustekabeko Erribera” marka turistikoa eta turismo gastronomikoko “Barazkiak gara” marka aurkeztu dira. Nafarroa Ezagutu Sarearen parte den aldetik, marka berrien bidez, inguruko naturguneak dinamizatu eta mantendu nahi dira, inguruan landa-eremuetan jarduera eta garapen iraunkorra sortzeko.

Erriberan barrena ibiltzeko, bideo pieza bat egin dute, eskualdeak duen potentzial eta erakargarritasun turistiko handia jasotzen duena, eta gastronomia, turismo aktiboa, ondarea eta kultura elementuak nabarmentzen dituena.

Bideoa hemen ikus dezakezu:


Horrez gain, beste hiru bideo pilula laburragoak egin dituzte, gai zehatzak jorratzeko: gastronomia, kultura eta ondarea eta natura. Guztiak turismoaren webgune berrian daude eskuragarri:

https://www.turismoriberanavarra.com

Atari berriarekin, Nafarroako Erribera ezagutarazi nahi dute, imajinatzen ez duzun bezala: basamortua eta emankorra, historikoa eta abangoardista, herrikoia eta sofistikatua, barrokoa eta erromanikoa, monastikoa eta mundutarra, tradizionala eta garaikidea. Historiak oso aztarna baliotsua utzi zuen eta naturak munduan espazio paregabeak eskaintzen dituen lurraldea ezagutzea. Sortze adierazpen abangoardistekin batera bizi diren tradizio errotuez gozatzeko lur bat. Gainera, Nafarroako Erriberaz hitz egitea barazkiez hitz egitea da, bere nortasunaren ikur,  baratze emankorrei esker. Erribera ere ekoturismoa da, kontraste naturaleko lurra da.

Ustekabeko Erribera zeharkatu eta ezagutu. Geografia leuna, aire garbiaz, natura atseginaz eta ibilaldi luzeez gozatzen duen bidaiari horren lasaitasunarekin paseatzera gonbidatzen duena.