Nafarroa Ezagutu Sarea osatzen duten entitateek, hau da, naturgune babestuak, espazio bereziak eta ibilbideak kudeatzen dituzten entitateek osatzen duten elkarteak, gaurtik apirilaren 28ra bitartean diru-laguntza berri batean eman dezakete izena. Horrek joan den martxoaren 15ean deitutakoa osatzen du, zeina apirilaren 19ra arte dagoen zabalik.

Nafarroako Gobernuak 65.000 euroko laguntza mota berri hauek eman ditu argitara eta horrek, iazko urtearekiko 265.000 eurorainoko diru-laguntzaren hazkundearekin batera, urteko % 65eko hedapen bat suposatzen du, aurten laguntzak 330.000 eurora iritsi baitira joan den ekitaldiko 200.000 euroekiko.

Jada NAOean argitaratutako deialdiak inbertsio-proiektuetara mugatzen zen aurreko diru-laguntza osatzen du. Kasu honetan, deialdia exekutatzen duten langileen gastuak barne hartuko lituzketen jasangarritasun ardatzak (ekonomia, ingurumena eta kultura) oinarritzat dituzten proiektuak edota programak diruz laguntzera bideratuta dago.

Zenbateko totala 65.000 eurora heltzen da, entitate onuradunaren izaeraren arabera, zehazki, 40.000 euro tokiko entitatetarako dira eta 25.000 euro irabazi asmorik gabeko elkartetarako. Proiektuen % 80a diruz lagunduko da, proiektu bakoitzeko kopuru maximoa 12.000 eurokoa izanik. Horrela, eremu eta ibilbide ezberdinetako entitate kudeatzaileek langileak kontratatu ahal izango dituzte jasangarritasunarekin lotutako jarduerak garatzeko; horien artean egon litezke  joan den udazkenean Lizarraldean garatutako jasangarritasuneko teknikarien prestakuntzako ikasleak edo aurten Iruñako Landa-Basoko Zentro Integratuan eta lurraldean bertan, Sakanan, Plazaolan, Aralarren, Bidasoan edota Leurtzan apirilean eta maiatzean garatzear diren ikastaro batzuetan prestakuntza jasoko duten ikasleak.

Red Explora elkartean eremu natural babestuen entitate kudeatzaileak, eremu bereziak eta Nafarroan erabilera publikoa duten ibilbideak topa ditzakegu eta esperientziak, sare-lana edo baliabideen optimizazioa trukatzeko gunetzat har daiteke. Eta Sarea, Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia lidertzat izanik, bisitariei eremu hauen gaineko eskaintza eta zerbitzua hobetze aldera lanean ari da, jasangarritasun eta toki garapeneko printzipioak oinarri bezala hartuta.

Diru-laguntza hauen bitartez, Antolamendu, Etxebizitza, Paisaia eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak kolaboratu nahi du jasangarritasun proiektuen edo programen exekuzioan Sareari dagozkion esparru eta ibilbidetatik haietako eragin-eremuetarantz.