NAFARROA EZAGUTU SAREAREN
Nafarroa Ezagutu Sarea Nafarroako naturagune babestuen, espazio berezien eta erabilera publikoko ibilbideen entitate kudeatzaileek osatutako elkartea da, esperientziak trukatzeko, sareko lana egiteko edo baliabideak optimizatzeko topagune gisa erabiltzen dena. Gainera, Sarea lanean ari da espazio horietako bisitariei eskaintza eta zerbitzu hobeak emateko, jasangarritasunaren eta tokiko garapenaren printzipioetatik abiatuta.
SARTU ETA ARAKATU!
LURRALDE GARAPEN JASANGARRIRAKO EKINTZAK
Nafarroa Ezagutu Sarearen espazioetatik eta ibilbideetatik oreka jasangarria eragin nahi dugu espazioan edo ibilbidean bertan, eta ingurune hurbilenera hedatu, jasangarritasunaren hiru zutabeei (ekonomia, ingurumena eta gizartea) neurri berean mesede eginez.
ERRESERBATU SAREKO ESPAZIOETARAKO SARRERA
Planifikatu, bilatu, informatu
Gozatu lasai naturaz, eta zaindu itzazu naturguneak
NAFARROAN EGIN DEZAKEZU
NAFARROA EZAGUTU SAREAREN II. EGUNA
NAFARROA EZAGUTU SAREA
EKINTZA JASANGARRIAK
ALBISTEAK
Nafarroa Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideetan lurralde-garapen iraunkorreko proiektuetarako dirulaguntzak bihartik maiatzaren 21era eska daitezke
Lurralde Kohesioak 200.000 euro bideratzen ditu tokiko erakundeetara, eta 80.000 euro irabazi-asmorik gabeko elkarteetara. Erakunde onuradun bakoitzeko, gehienez, 25.000 euro lagun daitezke diruz
Lurralde Kohesioak 280.000 euro eman dizkio garapen jasangarria finkatzen duen eta Nafarroan bazkide diren 95 erakunde integratzen dituen Nafarroa Ezagutu Sareari
Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusiak sareak erronka demografikoari aurre egiteko eta enplegu berdea bultzatzeko tresna gisa duen balioa nabarmendu du Zubirin egindako Batzar Nagusian
Nafarroa Ezagutu Sareko erakundeen premia didaktikoei erantzuteko online prestakuntza-gune bat eskuragarri
Elkarteak prestakuntza-pilulak egin eta plataforma bizi batean jartzen ditu; plataforma horrek bazkide diren erakundeek eskatutako baliabideak zentralizatu eta haietarako sarbidea errazten du
EKITALDIAK













