Vasco-Navarro trenbideko bide berdea
Vasco-Navarro trenbideko bide berdea Espainia osoko bide berderik luze eta erakargarrienetako bat da: 123,5 km ditu, eta Lizarra lotzen du Gasteizekin eta Bergararekin. Vasco-Navarro trenbide zaharretik doa gehienbat, eta 29 km luze da Nafarroako tartean. Bisitariak askotariko paisaiaz gozatzen ahalko du: hiri-eremuak, industrializatutakoak, edertasun handiko landa- eta natura-eremuak... Halaber, aukera paregabea izanen du tren berezi horren historiaren barruan murgiltzeko, oraindik irauten duten aztarnak miretsiz, hala nola tunelak, bidezubiak, geltokiak eta abar.
Ficha
Vasco-Navarro trenbideko bide berdeaLocalización: Kokapena: Lizarra - Zubielki (Allin) - Zufia (Metauten) - Murieta - Antzin-Mendilibarri - Acedo (Mendaza) - Zuñiga
Acceso:Sarrera: bidearen abiapuntua Lizarrako tren-geltoki zaharra da (0 km), gaur egun autobus-geltokia dena. Gainera, sarrerak daude bideak zeharkatzen duen herri bakoitzean.
Accesibilidad:
Ibilbidea erabat irisgarria da
Socio de la Red Explora: Asociacion TEDER
Desarrollo ambiental
Vasco-Navarro trenbideko bide berdea eredua da ingurumen-balioak babesteko. Starlight bidea da (argi-kutsadurarik gabea), eta, gainera, tximeleten babesleku ere bada, haien garapena errazten duten espezieak landatzeari esker.
Desarrollo social
Bide berdeak herriak eta ibarrak lotzen ditu, eta hurbileko herrietako bizilagunen arteko harremana ahalbidetzen du, bide irisgarri eta segurua baita naturan kirola egiteko eta, horrela, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko
Desarrollo económico
Bide berdeak landa-eremuetarako baliabidea dira, eta turismoarekin eta ingurumen-hezkuntzarekin lotutako enplegua sortzeko gaitasuna dute, hala nola turismo-ostatuak, jatetxeak, naturako jardueren enpresak, bizikleten alokairua, etab.
Vasco-Navarro trenbideko bide berdea
Vasco-Navarro trenbideko bide berdea Espainia osoko bide berderik luze eta erakargarrienetako bat da: 123,5 km ditu, eta Lizarra lotzen du Gasteizekin eta Bergararekin. Vasco-Navarro trenbide zaharretik doa gehienbat, eta 29 km luze da Nafarroako tartean. Bisitariak askotariko paisaiaz gozatzen ahalko du: hiri-eremuak, industrializatutakoak, edertasun handiko landa- eta natura-eremuak... Halaber, aukera paregabea izanen du tren berezi horren historiaren barruan murgiltzeko, oraindik irauten duten aztarnak miretsiz, hala nola tunelak, bidezubiak, geltokiak eta abar.
Fitxa
Vasco-Navarro trenbideko bide berdeaKokapena: Kokapena: Lizarra - Zubielki (Allin) - Zufia (Metauten) - Murieta - Antzin-Mendilibarri - Acedo (Mendaza) - Zuñiga
Sarbidea:Sarrera: bidearen abiapuntua Lizarrako tren-geltoki zaharra da (0 km), gaur egun autobus-geltokia dena. Gainera, sarrerak daude bideak zeharkatzen duen herri bakoitzean.
Irisgarritasun:
Ibilbidea erabat irisgarria da
Red Explora Nafarroako bazkidea: Asociacion TEDER
Ingurumen-garapena
Vasco-Navarro trenbideko bide berdea eredua da ingurumen-balioak babesteko. Starlight bidea da (argi-kutsadurarik gabea), eta, gainera, tximeleten babesleku ere bada, haien garapena errazten duten espezieak landatzeari esker.
Garapen soziala
Bide berdeak herriak eta ibarrak lotzen ditu, eta hurbileko herrietako bizilagunen arteko harremana ahalbidetzen du, bide irisgarri eta segurua baita naturan kirola egiteko eta, horrela, bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko
Ekonomia-garapen