Azedoko Estemblo elkarteak (Berrueza harana) Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak diruz lagundutako ingurumen proiektuen emaitzak ospatzeko eta aurkezteko ekitaldia antolatu du. Azaroaren 9an, larunbata, izango da Acedoko kultur etxean, arratsaldeko bostetan.
Amaitzean, bisita gidatua egingo da Basoko Etxean eta “Gure bailara biziberritu” erakusketa ibiltaria ikusteko. Berrueza haranaren etorkizuna hobetzeko proiektu kolektiboa da.
Estemblo elkartea adibide esanguratsua izan daiteke herrietako biztanleek aurrera eramandako ekimenek kontserbazioan eta iraunkortasunean lortutako mugarriak erakusteko. Bertako biztanleek bultzatutako proiektua da Acedon dagoen Basoko Etxea, eta bertako artadien basoaren ezagutza eta zaintza bultzatzea du helburu. Ingurumen hezkuntzarako gune kolektiboa da, eta Arteko Basoa ezagutzeko, zaintzeko eta balioesteko zentro berria.
Proiektuak inguruko ia hogei herri biltzen ditu, eta landarediak eta faunak denboran zehar izan duten garrantzia zein landa-ingurunean ekintzailetza-proiektuak sortzeko batzen diren pertsonen balioa transmititu nahi ditu; hain zuzen ere, Nafarroa Ezagutu Sarearen helburuetako batzuk dira horiek, espazio naturalak, bereziak eta ibilbideak biltzen baititu, landa-ingurunearen kontserbazioaren, jasangarritasunaren eta biziberritzearen aldeko apustua eginez.
Aperitibo gisa, Estemblo elkarteak bere webgunea bisitatzera eta bideo hau ikustera gonbidatzen gaitu. Bideo horretan bailarako pertsonak eta Lana, Valdega eta Zuñigako herri mugakideetako pertsonak daude irudikatuta, betidanik komunitatea basoarekin lotu duten eta gaur egun duen kontserbazio-egoera bikaina bermatu duten eta gorde nahi duten ezagutzak dituztenak:
https://www.youtube.com/channel/UCRnZZ7tsBRSm3Z5bAFdkHKA
Jardunaldira joan nahi izanez gero, ezinbestekoa da bertaratzea baieztatzea estemblo@lacasadelbosque.info helbidean.