Ekitaldiak kargatzen

« All Ekitaldiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Emakume Artzainen Eguna: omenaldia bertako emakume artzainei

23 April, 2022 · 10:30 - 14:30

Plazaolako Turismo Partzuergoan kidetutako gaztandegi txikiek, partzuergoarekin berarekin eta Lekunberriko turismo bulegoko teknikarien laguntzarekin batera, ekimen erakargarri bezain, hunkigarri eta gogoangarria bultzatu dute: eskualdeko artzain-kultura aitortzeko ekitaldia, emakume artzainen bitartez. Gaur egun ere lurralde oso bati nortasuna eta bizitza ematen dioten emakume artzain eta gaztagileengan gorderik dagoen bizimodu eta artzain-kultura bat ikustaraztea eta omenaldia egitea da helburua.

Idiazabal gaztak protagonismo berezia izango du ekitaldi honetan, apirilaren 23ko (larunbata) 10:30etik 14:30era. Dastatze profesional batek emango dio hasiera ekitaldiari (Izena eman behar da 948 50 72 04 turismo-bulegoan, 5€ bakoitzeko ordainduz). Eta 12:00etan omenaldia izango da. Horrekin batera, Idiazabalgo denboraldi berriko lehen gaztaren mozketa sinbolikoa egingo da eta omendutakoei opariak emango zaizkie). Gainera, gazta -pintxoak eta Martitxoneako (Aldatz) sagardoa salduko dira, bitartean Plazaolako Kantinan Idiazabalgo kroketak (Lekunberriko “Ar-beondo” enpresak eginak) salduko direlarik ere.

Topalekua Lekunberriko Plazaolako geltokia izango da, ekitaldirako apainduko dena. Partzuergoko ekoizle kidetuen gazta (Idiazabal gazta, ardi-gazta freskoa eta ahuntz-gazta) salduko da Turismo Bulegoaren ondoan dagoen dendan.

Ekimen honetan Larraungo eta Lekunberriko udalek laguntzen eta finantzatzen dute, eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak laguntzen du.

Xehetasunak

Data:
23 April, 2022
Ordua:
10:30 - 14:30

Egoitza

Navarra España + Google Map