Ekitaldiak kargatzen

Igarotako Ekitaldiak

Ekitaldiak Search and Views Navigation

Ekitaldi Views Navigation

October 2021

EREDU TURISTIKOA ETA ESTRATEGIA PLAZAOLA ETA MENDIALDEAN

28 October, 2021 · 16:30 - 18:00
Navarra España + Google Map

Ostegun honetan, (urriak 28), Leitzan, Plazaola eta Mendialdeako turismo eredua eta marko estrategikoa landuko da. Bertan, proposatutako eredu eta estrategiarekin bat egiten duten hainbat esperientzia aurkeztuko dira Bukaeran, solasaldirako tarte bat izanen da Eman izena: https://forms.gle/9pmtgHoX9GCCBrRw7

Informazio gehiago »

“OIHANEKO SOINUAK” TAILERRA

30 October, 2021 · 12:00 - 18:00
Navarra España + Google Map

Estemblo elkarteak tailer hau antolatu du urriaren 30erako, larunbata: “Berrotza, Lana eta Zuñiga herriek elkarrekin gure balioei eta paisaiari buruz hausnartzeko tailerra”. Tailerraren ondoren, bertaratzen direnek lunch bat hartu, eta aire zabaleko bisita eginen dute “Oihaneko etxea” erakusketara. Horretan, “Trokolo Teatro” konpainiaren umorea izanen dute lagun. Ordua: urriaren 30ean, larunbata, 11:00etatik 15:00etara Tokia: Acedoko erretirodunen elkartea

Informazio gehiago »

April 2022

Izardun Merkatua-Allo

10 April, 2022 · 10:00 - 15:30
Navarra España + Google Map

Heldu den igandean, apirilaren 10ean, beste hitzordu bat izanen dugu Izardun Elikagaien Azoka batean, oraingoan ALLOn. Zatoz Izardun Elikagaiak ezagutzera: tokiko produktu ugari, garagardo- eta ardo-dastaketak, kontzertuak eta haurrendako jarduerak; ez ezazu galdu aukera!

Informazio gehiago »

Emakume Artzainen Eguna: omenaldia bertako emakume artzainei

23 April, 2022 · 10:30 - 14:30
Navarra España + Google Map

Plazaolako Turismo Partzuergoan kidetutako gaztandegi txikiek, partzuergoarekin berarekin eta Lekunberriko turismo bulegoko teknikarien laguntzarekin batera, ekimen erakargarri bezain, hunkigarri eta gogoangarria bultzatu dute: eskualdeko artzain-kultura aitortzeko ekitaldia, emakume artzainen bitartez. Gaur egun ere lurralde oso bati nortasuna eta bizitza ematen dioten emakume artzain eta gaztagileengan gorderik dagoen bizimodu eta artzain-kultura bat ikustaraztea eta omenaldia egitea da helburua. Idiazabal gaztak protagonismo berezia izango du ekitaldi honetan, apirilaren 23ko (larunbata) 10:30etik 14:30era. Dastatze profesional batek emango dio hasiera ekitaldiari (Izena eman behar…

Informazio gehiago »

Mendialdeako Azoka Ibiltaria Arriben

24 April, 2022 · 10:30 - 17:00
Navarra España + Google Map

Datorren apirilaren 24an, igandea, hasiko da Arriben (Araitz bailara) "Mendialdeako Azoka Ibiltaria" bertako produktuen azokaren hirugarren edizioa Eskualdeko baserritarrak bilten dituen azoka ibiltari honek, aurten, 9 feria izango ditu eskual-deko beste hainbeste herritan. Garaiko produkturik onenak, produktu freskoak eta produktu ela-boratuak (barazkiak, frutak, haragia, arrautzak, ogia, gazta, sagardoa, eztia, taloa, sagardoa, pa-teak, etab.) tokiko artisauen eskaintzarekin batera datoz. Hori guztia aparteko tokietan: euren nekazaritza eta abeltzaintzako ekonomia eta, horrekin batera, herriak, populazioa eta paisaia bi-zirik mantendu nahi dituzten herri zoragarrietan…

Informazio gehiago »

May 2022

“Izardun Merkatua”, ABARTZUZAn.

1 May, 2022 · 10:30 - 15:00
Navarra España + Google Map

Hurbildu hurrengo igandean, maiatzak 1, ABARTZUZAko “Izardun Merkatura”. Bertan lurreko produktu asko eskuratzen ahalko dituzu: zainzuriak, marmeladak, gazta, garagardoak, olioa, zukuak, ardoa, arrautzak… Gainera, egitarauan hamaika jarduera eta zuzeneko musika ekitaldi izanen dira, baita haurrentzako ipuin-kontalariak eta gozokiak eta pizzak prestatzeko lantegiak, eta azokako produktuen dastaketa zuzenduak ere. Ezin duzu aukera galdu!

Informazio gehiago »

ARGAKO IBARBASOAK ETA BISOI EUROPARRA

14 May, 2022 · 10:00 - 17:00
Navarra España + Google Map

Datorren larunbatean, maiatzak 14, goizeko 10etan, Argako ibarbasoetarako (Faltzes) bisita gidatua, basozainen eskutik. Bisoi europarra bizi da bertan

Informazio gehiago »

BIDE BERDEEN EGUNA. Maiatzak 22, Itxasperri (Arakil).

22 May, 2022 · 10:00 - 15:00
Navarra España + Google Map

Plazaolako Bide Berdeen eguna ospatuko da igandean Itxasperrin (Arakil). Askotariko jarduerak egonen dira: bisita eta ibilaldi gidatuak, tokiko produktuen merkatua, haurrentzako tailerrak eta musika animazioa. Etorri ongi pasatzera! Informazio gehiago duzu prentsa oharrean: BIDE BERDEEN EGUNA 2022 PLAZAOLA_ PRENTSA_OHARRA.docx

Informazio gehiago »

TOKIKO JASANGARRITASUN-PROIEKTUETARAKO FINANTZAKETA SARBIDEA

26 May, 2022 · 10:00 - 14:00
Navarra España + Google Map

Nafarroako Toki Entitateen Jasangarritasunerako Sareak (NTEJ Sarea), 2022ko maiatzaren 26an, osteguna, 10:00etan, tokiko jasangarritasun proiektuak garatzeko Europako eskualdeen arteko eta mugaz gaindiko lankidetzaren finantziazio-aukerei buruzko jardunaldia antolatuko du Iruñeko Kondestable Jauregian. Jardunaldiak bi atal izango ditu: lehenengoan, 2022-2023 denboraldian Europako proiektuak finantzatzeko deialdiak jorratuko dira, proiektu bat aurkezteko aholku eta gomendioekin batera; bigarren atalak, aldiz, gaien araberako talde-lanaren dinamika izango du, Europako finantzaketa-programetan aurkeztu ahal izango diren proiektuak antzeman ahal izateko. Eman zure izena parte hartu nahi duzun lantaldean! Inskripzioaren…

Informazio gehiago »

Nekazaritza Turismoari buruzko II. Jardunaldiak Faltzesen

27 May, 2022 · 10:00 - 29 May, 2022 · 17:00
Navarra España + Google Map

Etorri Faltzesera maiatzaren 27, 28 eta 29an, Nekazaritza Turismoari buruzko II. Jardunaldietara. Upeltegietarako bisitak, dastaketak, kontzertuak eta askoz jarduera gehiago. Argibideak eta erreserbak: oficinaturismo@falces.org, 698 95 37 41/ 948 734 254

Informazio gehiago »

EREMUA JAIALDIA: maiatzak 27, 28 eta 29

27 May, 2022 · 14:00 - 29 May, 2022 · 17:00
Navarra España + Google Map

Argazkigintza lantegiak, bideko lehen sorospenak, lehiaketarako teknikak, trail running, BTTzko txangoak eta askoz jarduera gehiago! Izena emateko: eremuatrailbtt@gmail.com

Informazio gehiago »

June 2022

ARTEA NATURAN

5 June, 2022 · 09:00 - 17:00
Navarra España + Google Map

Etorri igandean, ekainak 5, Faltzesera, ibilbide berri bat egitera basoan barna eta gune igeltsu honetako arte zizelkatua deskubritzera. Sarrera doan. Erreserbak: 698 95 37 41

Informazio gehiago »
+ Export Events