Nafarroa Ezagutu Sareak lurralde dinamizaziorako programa zabal bat jarri du abian uda honetan Pirinioetan (Otsagabia, Ezkaroze, Garaioa, Abaurregaina), Pirinioaurrean eta Zangozan (Elo, Izaga, Eslavako Santa Criz), Aralar mendilerroan eta Urumea ibaian banatuta dauden espazio natural, berezi eta ibilbideetan.
Programa lurralde iraunkortasunean trebatutako teknikariek garatu eta ezarriko dute, Nafarroa Ezagutu Sarearen beraren prestakuntza edizioen esparruan. Zehazki, jasangarritasunaren arloko 5 teknikari ari dira lanean, aipatutako espazioetan banatuta, eta urriaren erdialdera arte lurraldea dinamizatzen arituko dira.
Diseinatutako jardueren programaren xedea izanen da lurraldearen garapen jasangarria sustatzea, natur eta kultur baliabideak zaindu eta baloratzea, baita bertako produktua eta Nafarroako naturgune eta gune berezien ondare historikoa ere. Jasangarritasun-teknikariek, gainera, sentsibilizazio lan zabala eginen dute, naturguneen erabileran praktika onak sustatuz eta bertako biztanleen eta bisitarien arteko bizikidetza hobetuz.
Ekimen hau Nafarroako Gobernuko Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak sustatu du, Lursarearen bidez, Ezagutu Sarearen idazkaritza teknikoaren bidez, honako hauen laguntzarekin: Sakanako Garapen Agentzia, Plazaolako Bide Berdearen Partzuergoa, Aralar Batasuna, Irati Ingurumen Kudeaketa, Cederna Garalur, eta Pirinio, Pirinio Aurreko, Zangozako Eskualdeko eta Sakanako tokiko erakundeak.