NAFARROA EZAGUTU SAREA LEHIAKETAK

Lehiaketaren arauak: Neska-mutikoak, gidari: Ezagutu eta ezagutarazi zure ingurunea

Norentzat: Lehen Hezkuntza eta DBH.

Aurrekariak

Nafarroa Ezagutu Sarea Nafarroako naturagune eta gune berezien kudeatzaile guztien arteko topagunea da, eta bertan esperientziak trukatzen dituzte, sareko lanaren bidez baliabideak optimizatzeko.

Nafarroa Ezagutu Sarea zazpi multzo geografikoz osatua dago, eta horiek toki bakarrean elkartzen dira: Nafarroa Ezagutu Sarea. https://redexploranavarra.es/eu/nafarroa-ezagutu-sarea/#

Nafarroa Ezagutu Sarea komunitate bat da, eta asmoa du proiektuak garatzea, erakustea, hedatzea, guztiekin partekatzea eta eztabaidaguneak sortzea, Nafarroako Naturaguneen, Gune Berezien eta ibilbideen sustapenean eta kudeaketan aurrera egiteko.

Lehiaketaren xedea

Txango bat prestatzea Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleak bizi diren eremuan, Nafarroako beste eskualde batzuetako umeek txango hori egin ahal izateko eta gauzatzen diren txangoetako gidari bihurtzeko.

Kontuan hartu beharreko alderdiak

Txangoak xehetasun guztiak jaso behar ditu beste neska-mutiko batzuek egin ahal dezaten.

Lansaren hasieran gonbidapen bat sortu beharko da zure eskualdea bisitatzeko: alderdirik erakargarrienak nabarmenduko dira, ikusi eta gozatzen ahalko dituztenak. Are publizitateko iragarkien moduko slogan bat ere.

  • Egin beharreko distantzia eta bidaiaren denbora Nafarroa Ezagutu Sareko guneetariko batetik, gutxienez ( Erdialdea, Bidasoa-Larraun-Leitzaldea, Sakana, Ega, Arga eta Erribera-Erribera Garaia ).
  • Ibilbidea eta bisitatuko diren tokiak: Eremuan barneko ibilbide osoa eta bisita bakoitzaren eta txango osoaren denborak.
  • Zure eskualdea bisitatzeko gonbidapena::
    • Nabarmendu zein diren alderdirik erakargarrienak.
    • Zer ikus daitekeen, zertaz goza, zer bisita.
    • Jarduera proposamena. Jardueraren bat proposatu beharko da geldialdietan eta bisitatu beharreko tokietan egiteko.
  • Aurrekontuaren kalkulua eta txangoaren kostuak; horren barnean daude garraio kostuak, bisita gidatuak, otorduak (proiektuan proposatzen badira) etab.; azken finean, prezio osoa pertsonako (20-25 pertsonako taldeak izanen dira).

Baloratuko da honako hauek sartzea: espazioaren deskribapena kontserbazioaren ikuspegitik (balio naturalak, fauna, flora, etab.), lurraldeak ekintzailetza berdea egiteko duen aukera (turismoa, jarduerak, abeltzaintza estentsiboa, etab.) eta espazio horrek zein alderditan laguntzen dion gizarteari bizi kalitatearen aldetik (aisialdirako eta osasunerako eremua, erraz iristeko moduko espazioak eskaintzen dizkie dibertsitate funtzionala duten pertsonei… etab.).

 

Norentzat den

Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleek eginen dituzte lan horiek, adin bereko haurrentzat.

Beraz, ez dira “helduen” lanak egin behar, baizik eta umeen lanak umeentzat.

 

Lan metodologia:

Lanak ikasgelan bertan eginen dira, taldeka. Ikastetxe bakoitzak komenigarrientzat jotzen duen metodoa aukera dezake edo ikasmaila desberdinak hautatu oinarri hauetan ezartzen direnen artetik.

 

Lanen aurkezpena

Lanak aurkeztuko dira word formatuan eta karpeta batean zeinetan sartuko diren kalitate handiko argazkiak. Posta elektronikoz bidaliko dira –dokumentuaren bukaeran izena emateko inprimakia eta datuak daude–.

Argazki bakoitza identifikatuko da zenbaki batekin eta lehiaketara aurkezten den pertsonaren edo taldearen izenarekin. Identifikazio hori word-eko lanean nahiz karpetako argazki guztien izenean agertu beharko da, erraz identifikatu ahal izateko.

Gainera, word formatuan, argazkien oinean deskribapena sartu beharko da.

 

Lehiaketaren deialdia eta epaimahaia

Lehiaketarako deia LURSAREAk egin du, Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziak. Hura Navarra de Suelo y Vivienda, NASUVINSAren barnean dago, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa baita.

Epaimahaia honako hauek osaturik dago: entitate honetako 2 teknikari, Nafarroa Ezagutu Sareko lehendakaria, lehendakariordea eta bokalak, baita Nafarroako Gobernuko teknikariak ere (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua).

 

Saria irabazten duten lanak

Lan irabazle bakarra izanen da eta zehaztu gabeko finalisten kopuru bat, epaimahaiaren balorazioaren arabera.

 

Sariak emateko data. Lehiaketaren zuzkidura, txangoen proposamena eta lanen argitalpena

 

Aldaketarik izan ezean saria apirilaren 24an emanen da, zehazteko dagoen toki batean. Lehiaketaren irabazleei aditzera emanen zaie.

Sari bakarra izanen da, 400 €-koa, lanik hoberenarendako, Nafarroan barna txango bat egiteko. Nora joan librea da baina Ezagutu Sarearen laguntza izaten ahalko dute bisitak edo ibilaldiak bilatzeko, ekoizleekin harremanetan jartzeko eta abarretarako.

Nafarroako ikastetxe guztiei bidaliko zaie lan saritua, proposatutako txangoa egin dezaten. Irabazi duen lana nahiz lan finalistak Nafarroa Ezagutu Sarearen webgunean argitaratuko dira. Haren linka Foru Komunitateko ikastetxeei eta institutuei bidaliko zaie, irabazi duen txangoaz gain, epaimahaiaren arabera kalitate nahikoa duten lanak ere proposatu ahal ditzaten.

 

 

Neska-mutikoak, gidari

Irabazi duen neska-mutikoen taldea txangoko gidari arituko da bere lurraldera joaten diren umeekin. Izan ere, haiek erakutsiko dizkiete toki interesgarriak eta horrela haien eremuko enbaxadoreak izanen dira.

Jabetza intelektuala

JABETZA INTELEKTUALERAKO ETA INDUSTRIALERAKO ESKUBIDEAK

Aurkeztutako lanen egileak edo egileek esklusiban lagako dizkio/dizkiote Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa den LURSAREA Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziari (NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren barnean dago) lan horiek ustiatzeko eskubideak, Jabetzari Intelektualari buruzko Legearen testu bat egina (hemendik aurrera JILTB) onesten duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitakoak, inolako mugarik gabe. Halaber, Lursareak eskubidea izanen du aurkeztu diren proposamenak aldatzeko, hobekien komeni zaion moduan bere helburuetara moldatzeko.

Saria irabazi duen lanaren egileak edo egileek lana banatzeko eta jendaurrean jartzeko eskubideak lagako dizkio/dizkiote Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa den LURSAREA Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziari (NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren barnean dago), eta hark lan osoak nahiz lanen zati batzuk erabiltzen ahal ditu, argazkiak edo bideoak barne, Nafarroa Ezagutu Sarearen sustapenean zabaltzeko.

 

OINARRIEN ONARPENA

Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri guztiak onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabakiak ere.

 

INSKRIPZIOAK ETA AURKEZTEKO EPEAK:

Inskripzioak posta elektronikoz bidali beharko dira lursarea@nasuvinsa.es helbidera, azaroaren 29an baino lehenago.

Bertan honako hau agertu behar da:

  • Lehiaketaren izena idatziko da: “Neska-mutikoak, gidari” lehiaketa.
  • Ikastetxearen izen ofiziala
  • Ikastaroa
  • Irakasle arduraduna
  • Parte hartzen duten taldearen eta pertsonen izenak.
  • Harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 3an bukatuko da, 14:00etan.

Lehiaketaren epaia 2020ko apirilaren erdialdean emanen da. Irabazleari posta elektronikoz jakinaraziko zaio.

 

ARGIBIDEAK

Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezkete helbide elektronikoaren bidez edo 848 420 683 telefonora deituz.

Nafarroa Ezagutu Sareko 2. blog lehiaketa (2019/2020)

Norentzat: DBHko 3. eta 4. Ikasmailak eta Batxilergoa.

Modua: WordPress bidez egindako blog lehiaketa

Aurrekariak

Nafarroa Ezagutu Sarea Nafarroako naturagune eta gune berezien kudeatzaile guztien arteko topagunea da, eta bertan esperientziak trukatzen dituzte, sareko lanaren bidez baliabideak optimizatzeko.

Nafarroa Ezagutu Sarea zazpi multzo geografikoz osatua dago, eta horiek toki bakarrean elkartzen: Nafarroa Ezagutu Sarea. https://redexploranavarra.es/eu/nafarroa-ezagutu-sarea/#

Nafarroa Ezagutu Sarea komunitate bat da, eta asmoa du proiektuak garatzea, erakustea, hedatzea, guztiekin partekatzea eta eztabaidaguneak sortzea, Nafarroako Naturaguneen, Gune Berezien eta ibilbideen sustapenean eta kudeaketan aurrera egiteko.

 

Lehiaketaren xedea

Blog bat sortzea, wordpress erabiliz, gazteak bizi diren eremuko naturagunei eta gune bereziei buruz; erreportajea eta argazkiak sartu behar dira, eta, aukeran, bideoa, gonbita egiten duena inguruneko guneak eta hurbileko herriak bisitatzeko, baita parte-hartzaileen eskualdeko guneek eta herriek eskaintzen dituzten esperientziak gozatzeko ere: natura, gastronomia, produktu eta plater tipikoak, folklorea, ohiturak, kultura, bisitaldiak, jaialdiak, bizimoduak, eta abar.

Kontuan hartu beharreko alderdiak

Bloga eginen da wordpress.com plataformatik abiatuta eta haren barnean sartu beharko da gutxienez sarrera bat, parte hartzen duten ikasleen biziguneari buruzko erreportaje oso batekin, hurbileko naturaguneak eta gune bereziak barne.

Nahitaez testua eta argazkiak sartu behar dira eta, aukeran, bideoak.

Erreportajearen xedea bidaia-gida bat sortzea da; talde bakoitzak aukeratzen ahalko du nola egin erreportajea, bai eta norendako den ere. Izan ere, praktikoa izan daiteke, edo bizipenetan, esperientzietan oinarritua, edo pertsonala… Edo zenbait estiloren konbinazioa.

Azken finean, helburua da jendea erakartzea parte-hartzaileen bizigunea eta naturaguneak eta gune bereziak bisitatzera, eta hori egitea ingurunea errespetatuz, landaredia eta fauna zainduz, ingurua garbi atxikiz, etab.

Norentzat den

Parte-hartzaileek beraiek aukera dezakete norentzat den. Izan ere, hartzaileak pertsonak guztiak izan daitezke, edo talde zehatz bat edo batzuk, konparaziorako, mendi-ibiltariak, turistak, motxileroak, eskola umeak, foodie-ak, familiak, gazteak…; komenigarritzat jotzen duena, azken batean.

Lan metodologia

Lanak ikasgelan eginen dira, taldeka. Ikastetxe bakoitzak komenigarriena iruditzen zaion metodoa hauta dezake edo ikasmaila desberdinak hautatu oinarri hauetan ezartzen direnen artetik.

Izena aukeratu behar da parte hartzen duen talderako eta inskribatu.

Lanen aurkezpena

Link bat aurkeztuko da posta elektronikoz, lehiaketan parte hartzen duen blogera eramaten duena, eta mezu elektronikoan inskripzioaren datuak sartu dira. Halaber, posta elektronikoz bidali beharko dira erabilitako argazkiak eta bideoak, kalitate handikoak, –dokumentuaren bukaeran inskribatzeko inprimakia eta datuak sartzen dira–.

Argazki eta bideo guztiak identifikatzeko ikastetxearen izena jarriko da eta, jarraian, taldearen izena, ikasmaila eta argazki edo bideo zenbakia (Ikastetxearenizena_taldearenizena_ikasmaila_argazkizenbakia.doc; izenean ez dira azentuak ez sinboloak jarri behar behar ; adibidez, San Bartolome_Lospirañas_1A_1.doc).
Gainera, identifikazio horrek agertu beharko du word dokumentu batean, argazkia edo bideoa daukana identifikazio datu guztiekin.

Lehiaketaren deialdia eta epaimahaia

Lehiaketarako deia LURSAREAk egin du, Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziak. Hura Navarra de Suelo y Vivienda, NASUVINSAren barnean dago, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa baita.

Epaimahaia honako hauek osaturik dago: entitate honetako 2 teknikari, Nafarroa Ezagutu Sareko lehendakaria, lehendakariordea eta bokalak, baita Nafarroako Gobernuko teknikariak ere (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua).

 

Lan sarituak

Lan irabazle bakarra egonen da eta zehaztu gabeko finalisten kopuru bat, epaimahaiaren balorazioaren arabera.

Sariak eta accesita

Aldaketarik izan ezean saria apirilaren 24an emanen da, zehazteko dagoen toki batean. Lehiaketaren irabazleei aditzera emanen zaie.

Sari bakarra izanen da, 400 €-koa, lanik hoberenarendako, Nafarroan barna txango bat egiteko. Helmuga librea da baina Ezagutu Sarearen laguntza izaten ahalko dute bisitak edo ibilaldiak bilatzeko, ekoizleekin harremanetan jartzeko eta abarretarako.

Accesitak Nafarroa Ezagutu Sarearen webgunean argitaratuko dira, saria irabazi duten lanekin batera, sarearen barnean dauden eskualdeak bisitatu nahi dituzten umeentzat gida gisa balio izateko.

Jabetza intelektuala

JABETZA INTELEKTUALERAKO ETA INDUSTRIALERAKO ESKUBIDEAK

Aurkeztutako lanen egileak edo egileek esklusiban lagako dizkio/dizkiote Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa den LURSAREA Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziari (NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren barnean dago) lan horiek ustiatzeko eskubideak, Jabetzari Intelektualari buruzko Legearen testu bategina (hemendik aurrera JILTB) onesten duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 17. artikuluan aurreikusitakoak, inolako mugarik gabe. Halaber, Lursareak eskubidea izanen du aurkeztu diren proposamenak aldatzeko, hobekien komeni zaion moduan bere helburuetara moldatzeko.

Saria irabazi duen lanaren egileak edo egileek lana banatzeko eta jendaurrean jartzeko eskubideak lagako dizkio/dizkiote Nafarroako Gobernuaren zerbitzuko sozietate publikoa den LURSAREA Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentziari (NASUVINSA Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SAren barnean dago), eta hark lan osoak nahiz lanen zati batzuk erabiltzen ahal ditu, argazkiak edo bideoak barne, Nafarroa Ezagutu Sarearen sustapenean zabaltzeko.

OINARRIEN ONARPENA

Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri guztiak onartzea, baita epaimahaiak hartzen dituen erabakiak ere.

 

INSKRIPZIOAK ETA AURKEZTEKO EPEAK:

Inskripzioak posta elektronikoz bidali beharko dira lursarea@nasuvinsa.es helbidera, azaroaren 29an baino lehenago.

Bertan honako hau agertu behar da:

  • Lehiaketaren izena idatziko da: “Neska-mutikoak, gidari” lehiaketa.
  • Ikastetxearen izena
  • Ikastaroa
  • Irakasle arduraduna
  • Parte hartzen duten taldearen eta pertsonen izenak.
  • Harremanetarako helbide elektronikoa eta telefonoa.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 3an bukatuko da, 14:00etan.

Lehiaketaren epaia apirilaren erdi aldean emanen da. Irabazleari posta elektronikoz jakinaraziko zaio.

 

ARGIBIDEAK

Zalantzarik izanez gero, gurekin harremanetan jar zaitezke lursarea@nasuvinsa.es helbide elektronikoaren bidez, gaztelaniaz nahiz euskaraz.

Halaber, telefonoz argitzen ahal dira zalantzak, gaztelaniaz nahiz euskaraz, honako hauetan:848 42 0683.