NAFARROA EZAGUTU SAREAREN
Nafarroa Ezagutu Sarea Nafarroako naturagune babestuen, espazio berezien eta erabilera publikoko ibilbideen entitate kudeatzaileek osatutako elkartea da, esperientziak trukatzeko, sareko lana egiteko edo baliabideak optimizatzeko topagune gisa erabiltzen dena. Gainera, Sarea lanean ari da espazio horietako bisitariei eskaintza eta zerbitzu hobeak emateko, jasangarritasunaren eta tokiko garapenaren printzipioetatik abiatuta.
SARTU ETA ARAKATU!
LURRALDE GARAPEN JASANGARRIRAKO EKINTZAK
Nafarroa Ezagutu Sarearen espazioetatik eta ibilbideetatik oreka jasangarria eragin nahi dugu espazioan edo ibilbidean bertan, eta ingurune hurbilenera hedatu, jasangarritasunaren hiru zutabeei (ekonomia, ingurumena eta gizartea) neurri berean mesede eginez.
ERRESERBATU SAREKO ESPAZIOETARAKO SARRERA
Planifikatu, bilatu, informatu
Gozatu lasai naturaz, eta zaindu itzazu naturguneak
NAFARROAN EGIN DEZAKEZU
NAFARROA EZAGUTU SAREAREN II. EGUNA
NAFARROA EZAGUTU SAREA
EKINTZA JASANGARRIAK
ALBISTEAK
Tokiko Agenda 21 egiteko finantzaziorako diru-laguntzen deialdia, toki entitateentzat, 2019. eta 2020. urteetarako
416/2018 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baita Tokiko Agenda 21 egiteko finantzaziorako diru-laguntzen deialdia, toki entitateentzat, 2019. eta 2020. urteetarako. DDBN identifikazioa: 429360.
“Ustekabeko Erribera”, Nafarroako hegoaldea esploratzeko marka berria
Eder Partzuergoak, Nafarroako Erriberako garapen integrala sustatzeaz arduratzen denak, Eskualdeko Turismo Planaren proiektuen berri eman du azaroan, turismoko mahai sektorialaren urteko bileran. Mahai hori sektoreko jarduerak – Jatetxeak, ostatua, turismo aktiboa,...
Mendi Federazioak bideak homologatzeko araudia aldatu du
Autonomietako mendi federazioek homologatu egiten dituzte Mendiko eta Eskaladako Kirolen Espainiako Federazioak erregistratutako marken arabera seinaleztatutako bideak: zuri-gorriak ibilbide handiko bideetarako, zuriak eta horiak ibilbide txikikoak eta zuriak eta...
EKITALDIAK













