NAFARROA EZAGUTU SAREAREN
Nafarroa Ezagutu Sarea Nafarroako naturagune babestuen, espazio berezien eta erabilera publikoko ibilbideen entitate kudeatzaileek osatutako elkartea da, esperientziak trukatzeko, sareko lana egiteko edo baliabideak optimizatzeko topagune gisa erabiltzen dena. Gainera, Sarea lanean ari da espazio horietako bisitariei eskaintza eta zerbitzu hobeak emateko, jasangarritasunaren eta tokiko garapenaren printzipioetatik abiatuta.
SARTU ETA ARAKATU!
LURRALDE GARAPEN JASANGARRIRAKO EKINTZAK
Nafarroa Ezagutu Sarearen espazioetatik eta ibilbideetatik oreka jasangarria eragin nahi dugu espazioan edo ibilbidean bertan, eta ingurune hurbilenera hedatu, jasangarritasunaren hiru zutabeei (ekonomia, ingurumena eta gizartea) neurri berean mesede eginez.
ERRESERBATU SAREKO ESPAZIOETARAKO SARRERA
Planifikatu, bilatu, informatu
Gozatu lasai naturaz, eta zaindu itzazu naturguneak
NAFARROAN EGIN DEZAKEZU
NAFARROA EZAGUTU SAREAREN II. EGUNA
NAFARROA EZAGUTU SAREA
EKINTZA JASANGARRIAK
ALBISTEAK
Plazaolako Bide Berdeak desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna hobetuko du
Nafarroako Gobernuko Turismo Zuzendaritza Nagusiak Lakita SA enpresari esleitu dizkio Plazaolako Bide Berdeko obrak. Obra horiei esker, urritasunen bat duten pertsonentzako irisgarritasuna hobetu ahal izango da 12 kilometrotan, bai eta hurbileko espazio elkartuetan...
Berdesiak Eretako Pinudi Basoa inauguratuko du larunbat honetan Tafallan
Noticiasdenavarra.com atariak jakinarazi duenez, Red Explora elkarteko kide den erakundeak duela gutxi garbitu, egokitu eta birmoldatu du basoa, hainbat ibilbide tematikorekin, auzolanean, eta 250 pertsona baino gehiagok parte hartu dute 15 jardunalditan. Datorren...
Nafarroako Gobernuak milioi erdi euro baino gehiagoko dirulaguntza eman du Nafarroa Ezagutu Sareko espazio eta ibilbideetan lurralde garapen jasangarriko proiektuetarako
Aurtengo eta datorren urterako deialdi honen helburua Sarea osatzen duten lurraldeen kudeaketa jasangarrian laguntzea da, erronka demografikoari aurre egiteko Foru Gobernuko Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntzen deialdi bat...
EKITALDIAK














